Breadcrumb

Albisteak

Psikologia Aplikatuko Zerbitzuaren tailerrak

Lehenengo argitaratze data: 2013/10/03

Irudia

UPV/EHUko Psikologia Aplikatuko Zerbitzuak ikasleentzat bi tailer antolatu ditu 2013-2014 ikasturteko lehenengo lauhilabetekoan. Tailer hauek Prestakuntzako Kultura Jarduera gisa eskaintzen dira, UPV/EHUko Ikasleen Errektoreordetzaren babesarekin; bi tailerretan parte hartuz gero, ikastegi guztiek aukera askeko kreditu bana emango diete graduko ikasleei.

Izena emateko eta harremanetarako: talleres.spa@ehu.es

*Plaza mugatuak daudenez, izena emateko ordena zorrotz beteko da.

  • 'Emociones y Comunicación: Cómo aprender a gestionar las emociones en la vida cotidiana' tailerra
    • Irakaslea: Carmen Maganto
    • Datak: azaroaren 7a, 14a, 21a eta 28a
    • Ordutegia: 16:00 - 19:00
    • Parte hartzaile kopurua: 30-35
    • Lekua: INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKOKO UNIBERTSITATE ESKOLA (Arabako Campusa)

Ikasleak komunikazio zailtasunez jabetzea eta horretarako baliabide eta estrategiak eskaintzea dira tailer honen xedeak, emozioekin konektatzea eta identifikatzen jakitea, alegia. Horrez gain, lagungarria izango da egunerokotasunean emozio positiboak eta gatazkatsuak kudeatzeko martxan jar daitezkeen estrategiak ikasteko, komunikazioa esperimentatzeko eta emozioak positiboki kudeatzeko, osasuna hobetzeko funtsezko baldintza gisa.

  • 'Gestión de la ansiedad y el estrés ante los exámenes' tailerra
    • Irakaslea: Alberto Amutio
    • Datak: azaroaren 7a, 14a, 21a eta 28a
    • Ordutegia: 16:00 - 19:00
    • Parte hartzaile kopurua: 20-25
    • Lekua: Leioako ERIZAINTZARAKO UNIBERTSITATE ESKOLA (Bizkaiko Campusa)

Tailerraren xedea azterketa garaian antsietatea eta estresa kudeatzeko estrategiak ikastea da, ikasleen errendimendua hobetzeko eta hala, emaitza akademiko hobeak eskura ditzaten. Tailerrean estresari eta antsietateari aurre egiteko estrategia nagusiak praktikan jarriko dira, eta bereziki nabarmenduko dira erlaxatzeko gaitasunak garatzea, estresa eragiten duten gertaerak modu positiboan berrebaluatzea, denbora modu zuzenean planifikatzea, gaitasunetan trebatzea eta arazoak konpontzea.