Informazio orokorra

UPV/EHUko eraikin guztiek dute Autobabeserako Plana, hau da, larrialdietan eraikina nola hustu zehazten duen dokumentua.

Gaia oso garrantzitsua denez, informazio nagusia hemen jasota dago; nolanahi ere, xehetasun zehatzak nahi izanez gero, zure ikastegiko zuzendaritzari eska diezazkioke.

Kontrol Zentroa eta Lehen Esku-hartzeko Taldea:

  • Normalean, Kontrol Zentroa eta Lehen Esku-hartzeko Taldea eraikinetako atezaindegietan edo segurtasun arloan egoten dira.
  • Arazoren bat antzemanez gero, jo haiengana lehenbailehen. Haiek jakingo dute zer egin.
  • Eta alarma entzunez gero, irten eraikinetik. Zure segurtasuna dago jokoan.

Autobabeserako neurriak:

Zure segurtasunagatik:

  • Eraikinean sartzean, erreparatu gezi berdeei, horiek adierazten baitizute nondik irten behar duzun larrialdiren bat izanez gero.
  • Zaindu eraikineko segurtasun bitartekoak (su itzalgailuak, su detektagailuakā€¦). Gure segurtasuna bermatzeko daude.
  • Ez ipini ezer su itzalgailu baten edo larrialdi irteera baten parean. Eta horien erabilera oztopatzen duen zerbait ikusiz gero, abisatu lehenbailehen atezaindegian.

Nola jokatu larrialdietan eta ebakuazioetan:

Balizko larrialdi kasuan, aintzat hartu beti gomendio orokor hauek:

  • Itxi leihoak.
  • Irten eraikinetik alerta adierazten duen seinale akustikoa entzun bezain pronto.
  • Bete ebakuazioko arduradunek emandako jarraibideak.
  • Erabili hurbilen duzun ebakuazio bidea edo larrialdi irteera.
  • Joan zaitez zehaztutako elkarguneetara.
  • Egon lasai, eta ez korri egin.
  • Zerbait ahaztu bazaizu, ez joan bila.
  • Ez erabili igogailuak.
  • Erreparatu seinaleei.
  • Ez hartu beharrezkoa ez den arriskurik.
  • Lagundu mugikortasun zailtasunak dituztenei.

Segurtasun fitxak:

Fitxa hauetan, larrialdi bat izanez gero talde bakoitzak zer pauso eman behar dituen ikus dezakegu.