Breadcrumb

Agenda

Aparkaleku berriaren sarrera eta irteera aldatuko dira .

(azaroaren 17tik aurrera)

 

Leioa-Erandio campuseko erabiltzaileok:


Goizeko lehen orduan ilara handiak sortzen dira Leioako errepidean, unibertsitaterako igoeran; hori nolabait konpontzen saiatzeko, hilaren 17tik 28ra proba bat egingo dugu: aldatu egingo dugu aparkaleku nagusirako sarrera. Hau da, aste hauetan ohiko irteeratik sartuko gara, eta irten, berriz, ohiko sarreratik. Campusean norabideak markatuko ditugu behin-behineko seinaleekin.

Campuseko errektoreordetzatik, betiko legez, garraio publikoa erabiltzea gomendatu nahi dizuegu, horrek asko gutxituko luke-eta autoen kopurua, eta, hortaz, baita ilarak ere. Ibilgailu pribatua erabili behar izanez gero, mesedez, partekatu horretarako dagoen plataformaren bidez: http://campusbizkaia.compartir.org/. 

Gogoratu, bide batez, Bizkaiko Campusak badituela indarrean jasangarritasunaren aldeko beste neurri batzuk: batetik, erabiltzaile askoko ibilgailuentzako aparkalekua, eta, bestetik, bizikletetarako aparkaleku itxi eta segurua. Hemen dago biei buruzko esteka:   https://www.ehu.eus/es/web/bizkaia/

Barkatu eragozpenak, baina kontuan hartu 14.000 lagun inguru aldi berean heltzen bagara campusera, oso zaila dela sartzeko orduan ilararik ez sortzea, jendea sarrera desberdinetatik banatu ezean.

Eskerrik asko eta ondo izan.

 

Carmelo Garitaonandia
Bizkaiko Campuseko Errektoreordea/Vicerrector de Campus de Bizkaia