"La bomba del Liceo" filma ikusi ahal izango da Bizkaia Aretoan
Data
2014/05/12 2014/05/12, 17:30 - 08:55
Astelehenean, apirilaren 7an, 17:30ean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Baroja Entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Carlos Balague-ren La Bomba del Liceo (2009) pelikula izango da ikusgai Esperientzia Gelek eta Kulturbasquek antolatutako zine forumaren baitan. 2013/2014 Ikasturteko azkena izango da hori. Sarrera doan.
Carlos Balagué zine zuzendariak, La Bomba del Liceo filmean, Bartzelonan, XIX mendean, Santiago Salvador anarkistak burututako atentatua islatzen du. Orduan gertatutakoaz hausnarketa egiteko nobela-egileak, kazetariak eta intelektualak elkarrizketatzen ditu: Eduardo Mendoza, Francisco González Ledesma, Josep Martí Gómez, Lluís Permanyer eta Joan de Déu Domènech, besteak beste.
Zine foruma Txema Berro sindikalista libertarioak gidatuko du.