Breadcrumb

Agenda

Informatika gela berria Biblioteka Zentralean

Lehenengo argitaratze data: 2014/01/13

Irudia

UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandio guneak informatika gela berri bat izango du astelehenetik aurrera, urtarrilak 13, Biblioteka Zentraleko beheko solairuan. Unibertsitateko kide guztiek erabili ahal izango duten gela honek, hirurogei ordenagailu dauzka, eta baita inprimagailu bat ere, aurreordainketaren sistemaz dabilena.

Ekipoak erabiltzeko erabiltzaile izen korporatiboa eta pasahitza sartu behar dira. Datuok, posta elektronikoa, IKASLE, WIFI, VPN eta abar bezalako beste zerbitzu batzuetan erabiltzen diren berberak dira.