Breadcrumb

Agenda

Urte eta erdiko abentura bizikletaz

Lehenengo argitaratze data: 2013/07/05

Irudia

Larunbatean hasiko da Biziklautak proiektua: UPV/EHUko hiru ikaslek mundua zeharkatuko dute Bilbora itzuli arte.

Larunbatean, uztailak 6, UPV/EHUko hiru ikaslek, Hodei Orueta, Javier Escudero y Goiznabar Monclusek, munduan zehar bizikletaz egingo duten bidaia hasiko da. Irteera 10:30ean izango da Guggenheim Museoko armiarmaren eskulturatik, eta, bertatik, 40.000 kilometroko eta 18 hilabeteko bira hasiko da, Bilbora itzuli arte.

Hiru gazteek UPV/EHUren laguntza izango dute. Izan ere, bertan ikasi dituzte hainbat gradu eta graduondo (Javier Escuderok Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua eta graduondoko bat amaitu berri du; Hodei Oruetak Filologia Klasikoa egin du, eta Goiznabar Monclus Arteko Gradua ikasten ari da), eta bidaian zehar, UPV/EHUren nazioarteko unibertsitate sarearen laguntza jasoko dute. Era berean, biziko dituzten esperientzien elkartrukatzea eta lortuko dituzten ezagutzak Euskal Herriko Unibertsitateko beste ikasleentzat mesedegarriak izan daitezke etorkizunean.

Aktibitate hezigarri eta ekintzaile honetan hainbat erakundeek parte hartzen dute. Horrela, EITBk urrutiko lekuetatik bideoen eta argazkien bidalketen kobertura teknikoa behar bezala gauzatzeko beharrezko ezagutza erraztu du, Eusko Jaurlaritzak bidaiaren aseguruak eskaini ditu eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskaltel Fundazioak eta produktu farmazeutikoen FAES enpresak, berriz, bidaiaren aspektu konkretuetan lagunduko dute.

Bidaia www.biziklautak.es webgunean egongo da ikusgai hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Sare sozialetan eta blogetan ere zabalduko da, eta, gainera, bidaia amaitzean, abenturari buruzko dokumental eta liburu bat egingo dute, baita hainbat herrialdetako sukaldaritza beganoari buruzko errezeta-liburu bat ere.