Breadcrumb

Agenda

Borja Junguituk irabazi du Arte Ederren ikasleentzako Carlton Hotelaren III. Arte Lehiaketa

Lehenengo argitaratze data: 2013/09/10

Irudia

Borja Junguitu Sorkuntza eta Diseinuko Graduko ikasleak irabazi du Carlton Hotelaren III. Arte Lehiaketako lehen saria, "Éxodo" izenburua duen lanarekin. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleei zuzenduta dagoen lehiaketa honetan, bigarren saria Daniel Lozanok eskuratu du, "Mon Roi Soleil" lanagatik, eta hirugarrena Marcos Ramosek, "Chiringuito por la mañana" lanagatik. Hiru lan hauek hotelaren dekorazia osatuko dute aurrerantzean, aurreko edizioetako irabazleekin batera.

Hiru sariak (3.000, 2.000 eta 1.000 euro) eman dituztenak hauek izan dira: Yolanda del Hoyo, Aránzazu Hoteletako Harreman Publikoetarako zuzendaria; María Saiz, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetarako zuzendaria; eta Justo Ezenarro, Bilboko Udaleko Programazioko zuzendariordea.

Sari banaketa ekitaldia irailaren 6an, ostirala, burutu da, Carlton Hoteleko lobbyan. Edizio honetan 36 obra aukeratu ziren eta abuztuaren 17tik irailaren 8ra arte izan ziren ikusgai hoteleko lobbyan.