Breadcrumb

Agenda

UPV/EHUko Udako III. Campus Zientikoko azken taldea heldu da gaur Leioara

Lehenengo argitaratze data: 2013/07/22

Irudia

DBHko eta Batxilergoko 112 ikaslek parte hartu dute proiektuan.

Gaur, uztailak 22, UPV/EHUko Udako III. Campus Zientifikoan parte hartuko duen azken ikasle taldea heldu da. Proiektu hau Nazioarteko Bikaintasun Campusa delako antolatzen du UPV/EHUk uztailean, "Udako Campus Zientifikoak" proiektuaren laugarren edizioaren barruan. Campusean lau programa garatu dira, Fisika, Matematika, Kimika eta Biologiaren jakintza arlokoak.

Aurten, Udako Campus Zientifikoak uztailaren 2an hasi dira eta hurrengo larunbatean amaituko dira, uztailak 27. Guztira, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako 112 ikasle parte hartu dute, 28 ikaslez osatutako lau txandatan. UPV/EHUren Unamuno Ikastetxe Nagusian hartu dute ostatu.

Egonaldian, ikasleek hainbat ekimen egin dituzte. Helburu nagusia testuinguru unibertsitario eta multikultural batean proiektu zientifiko bat garatzea eta azken egunean aurkeztea izan da. Horrez gain, hainbat ekimen zientifiko-kultural ere egin dituzte, esaterako, Zamudioko Parke Teknologikoan dagoen Zientzia eta Teknologiako Interpretazio Zentrora joatea robotikari buruzko tailer bat egiteko, Plentziako badian snorkel era piraguismoa egitea, eta Bilboko bisita gidatu bat egitea.