Breadcrumb

Agenda

Unibertsitateen G-9 Taldearen Unibertsitatearteko Campus Birtualak eskolei ekin die

Lehenengo argitaratze data: 2014/02/04

Irudia

2.335 matrikula egin dira, aukera askean eskainitako 65 irakasgaietakoren batean.

Unibertsitateen G-9 Taldearen Unibertsitatearteko Campus Birtualak (CVC-G9) astelehen honetan, otsailak 3, ekin dio 2013/2014ko ikasturteari. G-9ko unibertsitateetako ikasleek 2.325 matrikula egin dituzte, eskainitako aukera askeko 65 irakasgaietako batean.

Irakasgaiak 4 prestakuntza ibilbideren barruan daude antolatuta: e-enpresa; IKT irakaskuntzan; ingurumena eta garapen jasangarria eta hezkuntza, osasuna eta gizarte garapena. Hauez gain, inongo ibilbideri adskribatutako 15 irakasgai gehiago daude, gai heterogeneokoak.

Taldeko unibertsitateetakoren batean matrikulatuta dagoen edozein ikaslek oso-osorik jasoko ahal du, internet bidez, bere unibertsitateko edo gainontzeko beste unibertsitateren bateko irakasleek emaniko irakaskuntza. Gutxien delarik, ibilbide bereko 3 modulutan,18 kredituak osatuz gero, G-9 taldeko campus birtualeko ikasleak diploma eskatu ahal izango du www.uni-g9.net taldearen web gunean.

Unibertsitateen G-9 taldea unibertsitate publikoek osaturiko elkartea da, zein bere autonomia erkidegoan bakarrak izanik: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea.

Sorrera 1997. urtean izan zuelarik, G-9 taldea unibertsitate erakunde osakideon arteko lankidetza sustatzea du helburu eta sorrerarako zio, bai jarduera akademiko eta ikerkuntzakoei nola gestio eta zerbitzuetako jarduerari dagokienean.