Breadcrumb

Agenda

Meatzeen eta Herri Lanen Eskolak mendeurrena itxiko du "Burdinatik Titaniora" erakusketarekin

Lehenengo argitaratze data: 2013/12/16

Izen bereko lehiaketan parte hartu duten 125 argazkiak daude ikusgai .

Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako mendeurrena ospatzeko "Burdinatik Titaniora" lehiaketan parte hartu zuten 125 argazkiak erakusten dira zentroko lehenengo pisuan, haien artean, bost irabazleak: lehenengo saria lortu duten bi lanak "Cuadro de una exposición" (Ana Benito Domínguez) eta "Rozadora en acción" (Heriberto Pérez Acebo); bigarren saria, "El relevo 2" (Pelayo Álvarez Iglesias); aipamen berezia, "Timón perdido" (Javier Mazpote Corral); eta, sari berezia eskolako ikaslerentzat, "Meatzarien aztarnak 1" (Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako gradua ikasten duen Joaquín Duarte García). Erakusketa abenduaren 31ra arte, astelehenetik ostiralera, goizez 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez 17.00etatik 19:00etara egongo da irekita. Sarrera librea izango da.

Gaur, asteartean, abenduak 17, eskolak irakasleei eta langileei eskertzeko egiten duen jardunaldia argazki-lehiaketaren sari banaketa egiten da. Sariak erabakitzeko epaimahaien argibideak gaiaren egokitasuna, irudiaren kalitate teknikoa, originaltasuna eta lanaren erakargarritasuna izan ziren. Epaimahaikideek argazkien kalitatea nabarmenduz, bi irudiei lehenengo saria ematea erabaki zuten eta aipamen berezia. 125 argazkiak eskolan ikus daitezke, baita interneten bidez helbide honetan: http://www.flickr.com/photos/gureeskolaberria/sets/72157638175933963

Meatzeen eta Herri Lanen ITUEn mendeurrenaren ospakizuna

Ikastegiaren mendeurrena oroitzeko eta ospatzeko, aurten Eskolak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Horrela, "Del Hierro al titanio. Historia de minas: Minas de historia" liburua argitaratu du. Indusketa-lan horrek agerrarazten du nola aldatu den eskola inguru sozial, politiko, kultural eta ekonomikoaren eraginez. Bestalde, "100 urte, 100 objektu" erakusketa, Bizkaiko meatzaritzaren historia berrikusten duena, antolatu da eskolan bertan Gallartako Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren laguntzaz. Erakusketa abenduaren 31ra arte irekita egongo da eskolan bertan. Era berean, "El txoko de la comedia" antzezlanak eta Eduardo Sáenz de Cabezón irakasle eta 2013ko Famelab-eko bakarrizketa zientifikoaren irabazleak uztartu zituzten zientzia eta umorea Eskolan abenduaren hasieran.

Eskolaren historia

Meatzeetako Langileburuen Eskolaren ibilera 1913an hasi zen, Bilboko Arte eta Lanbideen Eskolako eraikinean (gaur egun Bigarren Hezkuntzako Emilio Campuzano Institutua). Bilboko hainbat egoitzatan egon zen 1969 urtera arte. Urte hartan Barakaldora joan zen, eskolako ikasle kopurua gero eta handiago zenez, toki gehiago behar zutelako. Industria-herrian izan zen 2011-2012 ikasturtera arte. 2012ko irailean, Bilbora itzuli zen Eskola, eta gaur egun Rafael Moreno 'Pitxitxi' pasealekuan dago, San Mames Barriaren ondoan.