Breadcrumb

Agenda

UPV/EHUko ikasleek On Zientzia bideo lehiaketako lau sarietatik bi lortu dituzte

Lehenengo argitaratze data: 2013/06/07

Irudia

Hiru izan dira San Telmo Museoan (Ignacio Ugarte Plaza, Donostia-San Sebastián) DIPCek, Elhuyarrek eta Teknopolisek antolatutako On Zientzia III. Bideo Lehiaketaren barruan sarituak izan diren UPV/EHUko ikasleak. Itziar Rodríguezek, Arte Ederretako ikasleak, eta Eneko Axpek, Fisika eta Materialen teknologien Doktoretzako ikasleak, euskarazko bideo onenaren saria irabazi dute. Bideoa Ederra da dauka izenburu bezala, eta zientziaren edertasuna defendatzen du, berari esker lortu diren azterketak eta aurrerapausoak beste aldean utzita. Gainera, gaztelaniazko bideoen artean, Valentina Lodosa Murga UPV/EHUko Biologiako ikasle ohiaren La extinción de la mariposa hormiguera en Gran Bretaña bideoak bigarren saria (ex aequo) irabazi du.

Lehiaketan 53 bideo aurkeztu ziren. Lehenengo saria Marta Vallvé Navarrorentzat izan zen, Formación de nubes y precipitaciones bideoari esker. Iñaki Muñozen eta Ruben Rosasen Cogeneración izeneko bideoak, berriz, bigarren saria (ex aequo) lortu zuen Valentina Lodosa Murgarekin berdinduta.

Epaimahaiko kideen artean, Marian Iriarte, UPV/EHUko kimika-irakaslea eta dibulgatzailea; Alberto Gorritiberea, zinema-zuzendaria; Onintze Salazar, Euskalmeteko fisikaria; Nora Gonzalez, Fisikan doktorea eta DIPCko komunikazio-arduraduna eta Beñar Kortabarria, Teknopolis telebista-saioko zuzendaria eta Elhuyarren ordezkaria egon ziren.

On Zientzia III. Bideo Lehiaketaren Sailkapena

1. saria: Formación de nubes y precipitaciones, Marta Vallvé Navarro

http://www.onzientzia.tv/index.asp?Kodea=426&lang=EU

2. saria ex aequo: Cogeneración, Iñaki Muñoz eta Rubén Rosas

http://www.onzientzia.tv/index.asp?Kodea=408&lang=EU

2. saria ex aequo: La extinción de la mariposa hormiguera en Gran Bretaña, Valentina Lodosa Murga

http://www.onzientzia.tv/index.asp?Kodea=446&lang=EU

Euskarazko bideo onenaren saria: Ederra da, Itziar Rodríguez eta Eneko Axpe

http://www.onzientzia.tv/index.asp?Kodea=414&lang=EU