Breadcrumb

Agenda

Iñaki Goirizelaia errektorearen hitzaldia UPV/EHUko Klaustroaren bileran

Lehenengo argitaratze data: 2013/12/12

Klaustrokideak, egun on berriro, eta eskerrik asko klaustro honetan parte hartzeagatik.

Beste ezer baino lehen, ekarpenak eta galderak egin dituzten klaustrokideei eskerrak eman gura dizkizuet. Eginiko ekarpen horiek gure jarduera hobetzen lagunduko digute zalantzarik gabe.

2012/2013 ikasturtearen Kudeaketa Txostena eta 2013/2014ko Jarduera Plana aurkeztea dagokigu klaustroaren gai zerrendako puntu honetan. Hitzaldian gauza biak batera aurkeztu gura ditut.

Agintaldi berri honen lehen urte hau betetzen den honetan, egindakoari errepasoa egitea eta ikasturte honetan garatzen hasiak garen jardueren berri ematea dagokigu.

2013. urtea oso konplikatua izan da. Ikasturte asko ezagutu ditut goi mailako ardura akademikoetan. Eta, sinetsi iezadazue, 2004. urtean errektoreorde lanetan kudeaketa unibertsitarioari eten gabe ekin nionetik, egoera ekonomikoaren ikuspuntutik, oraingo hau ezagutu dudan ikasturterik konplikatuena izan dela zalantzarik ez dago.

Egoera latz honi erantzukizunez erantzun dio Euskal Herriko Unibertsitateak. Lanean tinko jarraitu dugu esparru guztietan eta azken urtetako ibilbide positiboari eustea lortu dugu denon ahalegina eta ekarpenei esker.

Ikasturte honen inaugurazio ekitaldian hau esan nuen: "Baina mugara heltzear gaude, guztira 90M€ gutxiago izanik, azken lau urte hauetako joera mantendu ezkero denon artean egin dugun ibilbide positibo hau bertan behera gelditzeko benetako arriskua dago".

Dakizuen bezala aurrekontuen proposamena aurkeztu dugu Gobernu Kontseiluan eta, aipatu dugun joera negatibo hori eten egin dela esan dezakegu. Aurkeztutako proiektuan igoera txiki-txiki bat ikus daiteke. Beraz, joera negatibo hori gelditu bada ere, oraindik tendentziaren aldaketa ez da esanguratsua eta aurten hartutako erabakiak mantendu behar izan ditugu 2014ko aurrekontuen proposamenerako.

Edonola ere, aurreko urteetako jaitsierari amaiera ematen zaion arren, igoera ez da nahiko UPV/EHUk aurreikusita dituen hainbat jarduera aurrera eramateko.

Dugun diru partidarekin lehentasun batzuk finkatu ditugu. Horregatik, lanpostuak mantentzearen aldeko aurrekontuak dira hauek, gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean gauden guztiok hemen lanean jarrai dezagun. Horrez gain, 2013rako egon diren partidak bere horretan mantentzeko esfortzua egin dugu eta, gure ustez, unibertsitaterako oinarrizkoak diren hiru atalen alde -ikerketa, graduondoak eta euskara-, apustua egin dugu diru partidak pixka bat handituz.

Ostera, hiru dira azpimarratu behar ditudan ondorio negatiboak. Lehenik, 2014rako aurreikusita zeuden AZPko 100 lan postu berri ezin izango ditugu sortu.

Bigarrenik, Urte Anitzeko Inbertsio Plana guztiz aldatu eta denon artean proposamen berria landu beharko dugu. Ondorioz, Unibertsitate Planaren bidez bakarrik eraikin bi eraikitzen jarraitzeko aukera izango dugu: Donostiako zentro polibalentea eta Gasteizko giza eta gizarte zientzietan ikertzeko zentro berria. Hau da, Unibertsitate Planean aurreikusita zeuden beste proiekto guztiak bertan behera gelditu dira.

Hirugarrenik, ikastegiek eta sailek kudeatzen duten partida aurtengo zenbakietan mantentzea lortu dugu eta, ostera, eraikinen eta azpiegituren zaharberritzerako partida %20 jaitsi behar izan dugu. Azken partida honek kontratu programetan nolabaiteko konpentsazioa izango du. Ondorioz, erabaki hauek, berriz ere, eragin zuzena izango dute campusetako eta zentroetako eguneroko jardueran. Horregatik, partida hauek kudeatzeko ardura daukazuenei ahalik eta etekin handiena ateratzeko ahalegin berezia egitea eskatu eta eskertuko nizueke.

Ingurumaria honetan, finantzaketa marko iraunkor berria lortu aldera, 2014. urtea garrantzi handikoa izango da, 2015-2018 Unibertsitate Plan berria landu beharko dugulako Eusko Jaurlaritzarekin. Bertan, egun indarrean dagoen Unibertsitate Planean garatu barik gelditu diren ekintzak jasotzen ahalegintzeaz gain, hurrengo lau urteetan kontratu programen bidez garatu nahi ditugun proposamenak eta urte anitzeko inbertsio plana adostu beharko ditugu gobernuarekin.

Esan bezala, egunero ematen dugun kalitatezko dozentziaz gain, hiru izan dira aurrekontuetan finkatu ditugun lehentasunak, ikerketa, graduondoko ikasketak eta euskara.

En lo que respecta a la oferta docente, nuestro alumnado se merece un esfuerzo diario y continuado para mejorar su calidad. Por tanto, seguimos trabajando para optimizar nuestra oferta de grado, una oferta que debe ser sostenible, basada en metodologías activas, que responda a las necesidades de nuestra sociedad y compatible con nuestra capacidad académica. Debemos consolidar nuestro modelo educativo e impulsar la inclusión de actividades de formación transversal, como la perspectiva de género, el desarrollo sostenible o aquellas que favorezcan la inserción profesional, la multidisciplinariedad, el trabajo en equipo y la actitud emprendedora del alumnado.

No podemos olvidar que la renovación de la acreditación de nuestra oferta está cada día más cercana. Por ello, basándonos en los indicadores de calidad seguiremos trabajando con los centros para conseguir la acreditación y mejora de nuestros títulos. Además, partiendo de las fortalezas y debilidades detectadas, impulsaremos una reflexión sobre las necesidades de reorganización de las titulaciones actuales con el objetivo de consolidar el mejor mapa de grado posible.

Una de las apuestas estratégicas que hemos realizado es completar la mejor oferta posible de posgrado, coordinando eficientemente investigación, formación de posgrado y transferencia.

Por ese motivo, en el ámbito de los estudios de posgrado elaboraremos un plan estratégico que sirva de base para rediseñar la oferta actual, con el fin de que dicha oferta responda mejor a las necesidades de la sociedad vasca. Del mismo modo, seguiremos potenciando los másteres competitivos de carácter investigador y de carácter profesional para que nuestra oferta consolide su amplitud y calidad.

A su vez, diseñaremos un modelo sostenible de formación a lo largo de la vida que responda a criterios académicos y a necesidades socioeconómicas, impulsando la oferta en euskera y en temas vinculados a la cultura vasca.

Asimismo, seguiremos apoyando a las personas responsables de los programas de doctorado para que obtengan buenos resultados en las evaluaciones externas. Dado que la internacionalización constituye una apuesta estratégica, impulsaremos la colaboración de los títulos de máster y de los programas de doctorado con universidades extranjeras; la movilidad del alumnado, PAS y profesorado; la participación en convocatorias europeas de educación superior; y las tesis doctorales internacionales y en cotutela, haciendo especial hincapié en el marco de colaboración establecido con las universidades de la Euroregión.

Antes de abordar el tema de la investigación, quisiera resaltar un dato. Durante el curso 2012/2013 hemos defendido 378 tesis, de las cuales 105 son internacionales y 31 en euskara. Nos vamos acercando al objetivo que nos habíamos propuesto de 400 tesis al año. Me gustaría que la sociedad vasca y en especial nuestros representantes políticos, fueran conscientes de la importancia que tiene esta actividad académica, sobre todo en un contexto de crisis como el actual. Somos el agente investigador más importante del País Vasco y también en formación de personal investigador, personal imprescindible hoy más que nunca en nuestra sociedad. Sin duda, si recibimos el apoyo necesario, seguiremos avanzando con firmeza por el buen camino. A mi entender, no será posible ningún Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación, ni ninguna estrategia RIS3, sin personal investigador competente para llevarlos adelante. Ahí la Universidad del País Vasco es la clave.

En el ámbito de las relaciones internacionales, la captación y fidelización de talento constituye uno de nuestros principales objetivos. Para alcanzarlo, mejoraremos los servicios y programas de acogida que desarrollamos actualmente tanto para alumnado como para profesorado y personal investigador visitante. Asimismo, potenciaremos la movilidad y las estancias en el extranjero de nuestro alumnado, personal docente e investigador, y personal de administración y servicios. También ampliaremos la red de colaboración con universidades latinoamericanas, asiáticas, europeas, estadounidenses y canadienses. Por otra parte, seguiremos participando activamente en redes universitarias, convocatorias y proyectos internacionales e impulsando las dobles titulaciones.

Aurreko urtean Shangaiko rankinean sartu ginen, eta bertan sartzea Euskal Herriko Unibertsitatearentzat mugarria izan zela esan genuen. Urtebete pasa da eta Shangaiko rankinean jarraitzen dugu, nazioarteko errekonozimendua jasotzen dihardugula argi adieraziz. Honen lekuko da ekoizpen zientifikoa aurten ere emendatu dela. Izan ere, argitalpenen kopurua 2200 kopurutik hurbil dago eta hauetatik %60a baino gehiago lehen kuartilekoa izan da. Ikerketa arloan lortutako postua mantentzea helburua izango litzateke datorren urterako.

Ikerketari dagokionez oso garrantzitsua da Europara begiratzea, bereziki diru iturriak agortzen ari zaizkigunean. Dagoeneko lan bikaina egin da arlo horretan, eta egun Europako VII Programa Markoko 145 proiektutan parte hartzen ari gara. Datorren urtean, 2014ean, Europa 2020 programa martxan jarriko da. Programa horren bidez, Europak 2014-2020 tartean ikerkuntza, garapena eta berrikuntza hein handi batean finantzatuko ditu. Ahalegin sendoak egin behar ditugu ikertzaileek deialdi Europar horietan parte har dezaten. Dagoeneko bide hori bultzatzen hasiak gara, harrera ona izaten ari diren kurtsoak antolatuz.

Europara begira oso garrantzitsua da gure unibertsitateak zuzentzen duen Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campus proiektua. Bertan antolaturiko Ezagutza Poloak ondo lerrokaturik baitaude Europako Komisioak Lurraldetarako Espezializazio Inteligenteen Estrategien (RIS3) barnean unibertsitateetarako adierazitako irizpideekin. Ezagutza Poloen lehen urratsak duela 18 hilabete hasi ziren eta orain arte egindako bidea erakusteko eta Poloen ezagutza ikertzaileen artean areagotu dadin aurkezpenak egin dira Campus desberdinetan.

Ikerketako emaitzen transferentzia arlo gero eta garrantzitsuagoa da unibertsitateetarako. UPV/EHUk, enprendimendurako duen plataformen laguntzaz oinarri teknologikodun 7 enpresa sortu ditu 2012an eta 2007-2012 urte tartean estatuko 5. unibertsitatea da spin-off enpresen sorreran. Ez da lan makala egin arlo honetan, baina hala ere hobetzeko aukera dago eta etorkizunari begira hausnarketa sakona egin beharra daukagu.

Euskal Herriko Unibertsitateak, krisi ekonomiko egoera honetan murgilduta egon arren, ikerketa deialdi guztiak mantendu ditu. Honek adierazten du gure unibertsitateak ikerketa eta ikerketa-taldeak sustatzeko hartu duen jarrera. Hala ere, adierazi beharra dago doktoreen prestakuntzarako ZabaldUz programan barne 2012-13 ikasturtean 36 kontratu sinatu arren, ez dela deialdi berririk egin ez baita programa horretarako finantziaziorik egon.

Ikerketaren emaitzak transferitzeko prozesuan oinarrizko tresna horietako bat UPV/EHUko Zientzia Parkea dugu. Krisialdiak gogor jotzen duen honetan, Zientzia Parkearen garapenak atzerapena pairatu du. Hau ez da berria. Gauza bera gertatu zen Zamudioko Parke Teknologikoarekin orain dela urte batzuk, baina gero garapen izugarria izan zuen. Beraz, baikorrak izan gaitezen eta, etorkizun hurbilean Zientzia Parkea erakargarria izateko gure esku dagoen guztia egin dezagun. Helburu horrekin eta, guri dagokigun heinean, ekimen batzuk garatzen ari dira, eta datorren urtean amaituta egongo dira. Adibidez, Zientzia Parkearen ingurabidea, Biofisika Unitate berria, Plataforma Zientifiko Teknologikoa edo Animali Bioteknologiarako Zentroa. Inbertsio guzti hauek posible izan dira Bizkaiko Foru Aldundian, Eusko Jaurlaritzan eta Madrilgo Gobernuan lortutako finantzaketari esker.

La creación de cátedras universitarias es otra forma de cumplir con nuestro objetivo de transferir a la sociedad nuestro conocimiento y resultados de la investigación. Durante el año 2013 hemos creado dos nuevas cátedras, Mikel Laboa Katedra, junto con la Diputación Foral de Gipuzkoa, y la Cátedra de Territorio, Paisaje y Patrimonio, con el apoyo del Departamento de Medio Ambiente y Política Territorial del Gobierno Vasco. A su vez, las actividades desarrolladas en el Bizkaia Aretoa también han contribuido en la consecución de ese objetivo, con 370 eventos a lo largo de este año, convirtiéndose así la UPV/EHU en un punto de encuentro con la sociedad y una referencia para la realización de congresos y actividades académicas, científicas y culturales.

Gure beste lehentasunetako bat euskara da. Euskal Herriko Unibertsitatea euskararen eta euskal kulturaren unibertsitate publikoa da eta hori indartze bidean, Gobernu Kontseiluan bigarren Euskara Plan Gidaria aurkeztu dugu. Planak ondoko helburu nagusiak ditu: euskara eta gaztelaniaren arteko harremanean aurrera jarraitzeko, herritar guztiak, unibertsitateko kide guztiok eroso senti gaitezen hizkuntza batean edo bestean. Norabide horretan pausu egokiak ematen jarraitzeko beste xede batzuk zehaztu ditugu:

  • Euskal Herriko Unibertsitatean kide guztien aukera-berdintasuna bermatzea hautatu duten hizkuntza ofiziala bata zein bestea izanda.
  • Euskara unibertsitatearen kideen hizkuntza jasoa izatea eta euskararen normalkuntzarako unibertsitateak ekarpenak egitea bere beregizko esparruan, titulazioetan, irakaskuntzan eta ikerkuntzan.
  • Unibertsitario euskaldunen erkidegoa sendotzea eta trinkotzea.
  • UPV/EHU euskararen garapenean eta normalizazioan erakunde aitzindaria izaten jarraitzea, terminologiagintzan, argitalpenetan, zientziaren eta jakintzaren dibulgazioan erreferente izatea.

Aitzindaritza horretan euskaraz eraikitako ikerketa sustatzearen eta indartzearen konpromisoa ere hartzen dugu, bai eta gure unibertsitateak egiten duenaren berri ematearena ere.

Bestalde, aurreko planaren ebaluazioa egin dugu. Finkatutako helburuak ondo bete ditugula esan dezakegu, irakas-eskaintzako arlo batzuetan, %10etan, izan ezik.

Beste gai bati heldu nahi diot orain. Gure eguneroko lanean Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala ezinbestekoa da. Haientzat interesgarriak diren gaien artean ondoko hauek nabarmenduko nituzke. 2013. urtean lanaldia eta egutegia onartu ditugu sindikatuen adostasunarekin.
Zuzendaritza taldearen antolakuntza egitura berritik eratorritako organigramak onartu dira. Era berean, funtzionarioen eta lan kontratutako langileen lanpostuen zerrendetan aldaketak egin dira organigramen gainbegiraketaren ondorioz. Ildo horretan, 2014ko lehen hilabeteetan unibertsitateko unitate desberdinetako organigramak eta egiturak aztertu eta eguneratuko dira. Honen helburua egitura horiek arrazionalizatzea eta egokitzea da hurrengo Unibertsitate Plana negoziatu orduko egun ditugun plazak eta kontratuak kontsolidatzeko eta, hala behar den zerbitzuetan behinbetiko egiturak sortzeko.

Funtzionarioen lekualdaketa prozesuari dagokionez, prozesua bukatutzat eman genuen arren, egindako esleipenen kontra jaso ditugun sententzien ondorioz, berriro irekiko dugu eta sententziak exekutatzeari ekingo diogu.
Era berean, 2014ko lehen hiruhilabetean Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen II Prestakuntza Plana onartuko dugu.

Etorkizuneko Funtzionarioen eta lan kontratutako langileen Lan Eskaintza Publikoaren oinarriak prestatuko dituen Batzorde Teknikoa ere ostuko dugu datorren urtean. Horrela, egun dagoen debekua desagertzen denean, prozesua berehala martxan jartzeko moduan egongo gara.

Lanpoltsa desberdinen eguneratze eta gehitze prozesuak ere ireki ditugu eta 2014an lanpoltsa horien kudeaketarako aplikazio berri bat abian jarriko dugu.

Con relación al Personal Docente e Investigador, cabe destacar la puesta en marcha del Plan de Dedicación Académica. Este plan nos ha posibilitado implantar una política de gestión de profesorado que tiene en cuenta de modo inclusivo el conjunto de las actividades que desarrolla el PDI permitiendo la intensificación y el reconocimiento de la dedicación en cualquiera de sus actividades. Deberemos analizar los resultados de la implantación de dicho plan, para proceder, si así se estima conveniente, a su mejora en la tercera convocatoria.

Nos preocupa mucho el relevo generacional. Es el momento de apostar por las generaciones jóvenes. Nos preocupa la existencia de dos universidades. Una, en la que nos encontramos las personas de una cierta edad y que hemos podido llegar a través de las correspondientes oposiciones y convocatorias a una situación profesional y salarial estable. La otra acoge el futuro de la institución y está formada por jóvenes profesores y profesoras que no pueden promocionar porque la normativa se lo impide y tampoco pueden acceder a las convocatorias de complementos que posibiliten su mejora salarial. Son personas jóvenes, comprometidas, vocacionales, muchas de ellas trilingües, buenos investigadores e investigadoras y que hacen suya la misión de nuestra universidad.

Como equipo de gobierno, estamos comprometidos con el desarrollo de la carrera académica del profesorado joven y plantearemos a las instituciones implicadas propuestas para mejorar su situación.

En este sentido, es el momento de analizar los resultados del Plan Director del PDI y, si se estima necesario, avanzar hacia la elaboración de un nuevo Plan Director, que tenga como objetivo adecuar la plantilla a las necesidades estructurales de la universidad y ayudar a afrontar el recambio generacional.

Graduak, graduondokoak, ikerketa, transferentzia, irakasleak, ikerlariak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, bai, guzti guztiok beharrezkoak gara, baina helburu nagusia ikasleei formazio egokia ematea da, beraiek baitira gure izateko arrazoia.

Arazo ekonomikoengatik ezin da inor unibertsitatetik kanpo gelditu. Hori dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateak gizarte erantzukizunez jokatuz, 2012/2013 ikasturtean arrazoi eratorriengatik matrikula ordaindu ezin izan zuten ikasleentzat gizarte funtsa sortu du. Beroni esker, ikasle hauek bere ikasketekin jarraitzeko aukera izan dute, zorra kitatzeko jarduerekin edo epeka ordainduz.

Ikasleen parte hartze planaren garapenari dagokionez, aipagarria deritzot ikasturte honetan batzorde parekideari eman zaion bultzada. Batzordean eztabaidatu dira, besteak beste, iraunkortasun araudia, ikasleen gizarte funtsaren deialdia, mugikortasunerako dirulaguntzen deialdia, askatasun gabeturik dauden pertsonen protokoloaren egokitzapena eta euskara plana. Ikasturte honetan ere, ildo beretik jarraitzea dugu helburu, ikasleekin elkarlana sustatuz.

Era berean, Ikasleen Kontseiluekin lankidetzan, Bizkaiko campusean Ikasletxeak proiektua garatzen hasiak garela jakinarazi nahi dizuet. Beste campusetara hedatzeko ahaleginak egingo ditugu.

Ikasle izatetik lan merkatuan sartzeko trantsizioak asko kezkatzen gaitu. Horregatik ekintzaile izateari garrantzi handia ematen diogu eta, gure ustez, bide horretan Euskal Herriko Unibertsitateak laguntza egokia eman dezake. Horregatik hiru campusetan ekimen desberdinak eskaintzen dira, non ikasle ekintzaileen parte hartzea gero eta handiagoa den. Bestalde, Eusko Jaurlaritzarekin batera "lehen aukera" programa martxan ipiniko dugu datorren urtean, helburua gure ikasle ohiei lan merkatuarekin lehen harremana eskaintzea izanik.

Beste gai bati helduz, ikasturte honetan Emakume eta Gizonen Berdintasunerako lehenengo Planaren betetze txostena ezagutzera emango da, ikerketan, irakaskuntzan eta kudeaketan emaniko aurrera pausoetan sakonduz. Lehenengo Planaren betearazpen adierazleak kontutan izanda, egun lantzen ari garen II. Planak argia ikusiko du ikasturte honetan.

Abian ditugun Planekin jarraituz, Komunikazio Planaz arituko naiz. Bertan jasotzen den bezala, barne egitura egonkor bat eratu da eta ikastegi orotan komunikazio arduradun bat dago Komunikazio Bulegoarekin elkarlanean diharduena. Horretaz gain, hainbat proiektu garatzen ari gara; hala nola, EHU Tipografiaren hedapena, Campusa digitalaren diseinua, UPV/EHUko sare sozialen estilo eta erabilera gidaren gauzatzea, web gunearen zaharberritzea edo idatzizko testuen gidaren egitea.

Por otra parte, seguimos avanzando hacia una gestión universitaria más ágil, transparente y amable. Durante el pasado curso se aprobó la Política de Seguridad de la Información, se elaboró el Plan Operativo de Administración Electrónica y se han dado pasos en la elaboración de nuevas cartas de servicio. Para este curso pretendemos seguir desarrollando esta línea, además de poner en marcha y regular algunos procedimientos, como la tramitación de licencias y permisos para el PDI o la formalización de actas de calificaciones por medios electrónicos.

Al mismo tiempo, tal y como se recogía en nuestro programa electoral, nos proponemos reorganizar la estructura de centros con el objetivo de seguir mejorando nuestra actividad académica. Hoy en día contamos con 32 centros. Cada uno con su propia "forma de estar" en la universidad, cada uno con un punto de partida y un recorrido significativamente diferente.

Para desarrollar de una forma más adecuada nuestra misión, es necesario que todos los centros dispongan de una masa crítica mínima de profesorado permanente doctor, personal investigador, personal de administración y servicios, y de los medios e infraestructuras necesarios para desarrollar la actividad docente e investigadora, y ofrecer servicios a la comunidad universitaria. En ese sentido, propondremos al Consejo de Gobierno la reorganización de esta estructura, así como la metodología a seguir en colaboración con los centros.

Además, quiero destacar nuestra firme voluntad de seguir consolidando una gestión más ágil y transparente, con un control eficaz y eficiente del gasto. Por eso, durante este curso trataremos de conseguir los primeros datos de la contabilidad analítica.

En este sentido, además de ajustar los gastos corrientes, cabe resaltar la reducción de un 18% que ha experimentado la estructura de cargos académicos, tanto en el equipo rectoral como en los equipos de dirección de los vicerrectorados.

Quiero aprovechar este momento para incidir en la transparencia de la gestión que realiza este equipo rectoral. Este año por primera vez en mi trabajo como rector, un miembro del consejo de gobierno y liberado sindical de esta universidad me ha denunciado por un presunto delito contra la administración pública. Quiero dar a conocer a todos los claustrales la decisión del juez que voy a leer textualmente.

"En las presentes diligencias previas num. 624/2013 se han practicado las diligencias encaminadas a determinar la naturaleza y circunstancias de los hechos objeto de las mismas resultando de lo actuado que no ha quedado acreditada la perpetración de una infracción penal. Y esto es así a la vista de la documentación que obra en autos, y de las manifestaciones vertidas por el imputado, desprendiéndose de todo ello la más absoluta falta de elementos que determinen, aunque fuera de forma indiciaria, la comisión de hecho delictivo alguno por el Sr. Goirizelaia".

Sinceramente, creo que el juez pone a cada uno en su sitio.

Para finalizar, el año 2014 nos ofrece la oportunidad de mantener nuestra actividad siguiendo los parámetros del año 2013. Esto significa austeridad, control del gasto y, como siempre, rigor en la ejecución presupuestaria. Cierto es que deberemos esperar a una mejor situación para poder atacar alguno de los proyectos que han quedado suspendidos temporalmente. Pero el 2014 también nos ofrece la posibilidad de plantear actuaciones mirando al futuro, actuaciones como la negociación del nuevo Plan Universitario, el nuevo Plan de Euskara, el Plan Estratégico de Posgrado, la reorganización de los centros, la investigación o la evaluación de nuestra oferta de grado. Algunas de estas actuaciones no necesitan presupuesto pero sí trabajo en común, consensos amplios y aportaciones de toda la comunidad universitaria.

Animo a todos y todas a participar en el diseño del futuro de nuestra universidad.