Breadcrumb

Agenda

Ohorezko matrikula bat eta lau bikain daude Bilboko IGETen 2012 promozioetan

Lehenengo argitaratze data: 2013/04/24

Irudia

UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak 2012 promozioko tituludunei diplomak eman dizkie Euskalduna Jauregiko Auditorioan. Notarik gorenena Olatz Bilbao materia Ingeniaritzako ikasleari dagokio, bere ikasturteko ohorezko matrikula hain zuzen.

Aurten, %5eko hazkundea eman da ikasle titulatuetan, Eskolan izandako matrikulazioaren gorakadaren eraginez. Guztira 467 neska-mutil dira, energia, mekanika, makina-erreminta, telekomunikazio edo kimika sektoreko puntarengoko enpresetan, beste batzuen artean, lanean hasteko prestatuak dauden ikasleak.

Titulazio guztietan eman den hazkunde orokorrean, Ingeniaritza Industrialari dagokiona nabarmentzen da, non bere hamargarren urtean, aurtengo 155 promozioa, 213 ikaslez osatzen dena iazko 195 ikasleren aurrean; Automatika eta Elektronika Industrialean aurten 36 ikaslez osatzen da, iazko 20 ikasleren aurrean eta Material Ingeniaritzan, sei ikasletik aurtengo 21 ikaslera heldu delarik modu berean.

Aurten gainera azpimarratu behar da kalifikaziorik goreneko mailan jarri diren ikasle kopuruaren hazkundea, espedienterik onenen artean hiru izanik soilik, bederatzi notaren azpitik gelditu direnak eta beste bi, 8,9 notaren azpitik. Gainera guztiek jaso dute Ingeniaritza Fundazioa Eskolak eskainitako ziurtagiri diploma.

Ekitaldian izan dira, Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea; Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate zuzendaria Javier Alonso; Bilboko Udaleko alkateordea Ibon Areso; Industria Ingeniaritzako Elkargo ofizialeko dekanoa Néstor Goikoetxea, Telekomunikazioetako dekanoa Álvaro Urbierna; Eskolako zuzendaria Enrique Amezua Euskadiko mundu akademikoko eta enpresa munduko beste pertsonalitate batzuen artean. Ekitaldian, Jose Angel Robles maisuaren zuzendaritzapean, Bizkaiko Ingeniaritzako Koruak parte hartu du.

Oinarrizko argazkia, eskerretatik eskuinetara: Ander Torre, Xabier Gómez, Xabier Azagirre, Iker Obregón Y Rubén Fernández

Industria Ingeniaritza

  • Lehena: Ander Torre Fernández
  • Nota: Bikain (9,35)

Telekomunikazio Ingeniaritza

  • Lehena: Xabier Azagirre Lekuona
  • Nota: Bikain (9,61)

Kimika Ingeniaritza

  • Lehena: Iker Obregón Bengoa
  • Nota: Oso ondo (8,49)

Industria Antolakuntzako Ingeniaritza

  • Lehena: Jennifer Dogna
  • Nota: Bikain (9,28)

Industria Automatika Eta Elektronikako Ingeniaritza

  • Lehena: Miguel Calvo Gaztañaga
  • Nota: Bikain (9,42)

Materialen Ingeniaritza

  • Lehena: Olatz Bilbao Mendibil
  • Nota: Bikain (10,00)

Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoa, Telekomunikazioa (Sistemak Berezitasuna)

  • Lehena: Xabier Gómez Aguado
  • Nota: Oso ondo (8,33)

Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoa (Telematika Berezitasuna)

  • Lehena: Rubén Fernández Ibáñez
  • Nota: Oso ondo (8,92)