Agenda

Bilboko IGET-ko Aeronautika Gelak XII. promozioko 24 ikasleei banatu dizkie diplomak

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/11

Irudia

Urteotan zehar 280 profesional kualifikatu inguru prestatu ditu Euskadiko ekonomiarentzako sektore estrategikoenetarikoa denean.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Aeronautika Gelako XII. promozioko 24 ikasleek diplomak jaso zituzten atzo Eskolako Gradu Aretoan egindako ekitaldian. Bertan izan ziren agintari akademiakoak, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak, UPV/EHU eta hazten doan sektore aeronautikoko Hegan Klusterreko ordezkariak eta bere enpresa nagusiak.

Aeronautika Gelak bere ibilbideko hamaika urtez, 280 profesional kualifikatu inguru prestatu ditu, euskal industrian hazten doan sektoreari begira. EAEn krisiaren egoera orokorra izan arren, fakturazioari eta enpleguari dagokionez, hazkunde tasaren igoera duen sektorea da aeronautikoa, eta azken urteetan, sektore estrategiko eta motor bihurtu da bere jarduera industriala. Aeronautika Gelako azken promozioko 24 ikasletik 15 dagoeneko sektore honetako enpresatan daude lanean, bi aukeratze prozesuan eta gainontzeko zazpik, Cranfield ingeles unibertsitate prestigiotsuan Master batez bere prestaketa osatzea aukeratu dute.

Bilboko Ingeniaritza Eskola Teknikoko Aeronautika Gelaren ezaugarria, bere tituludunen gehiengoak lana aurkitu izana da, eta batzuetan karrera amaitu aurretik ere. Irakaskuntzaren kalitateaz gain, sektoreko puntarengoko enpresetan praktikak egiteko aukera eskaintzeagatik nabarmentzen da gela, euskal enpresetan (Aernnova, ITP, Sener…) edo Europako beste herrialdeetan ere.

Nerea eta Idoiaren esperientzia

Nerea Ibarra o de Idoia García Ollerren kasuari dagokionez, Gelatik pasa ondoren gaur egun ITPko Azterketa Termikoko Sailean eta Aernnovako Airbus A350 Kalkulu Sailean daude lanean hurrenez hurren. Nerea Ibarra Industria Ingeniaritzan tituluduna da eta bere karrerako azken urtean Aeronautika Gelarekin batera egin du, ikasturteko ordezkari izanik. Bere motibazioei dagokionez, "Aeronautika Gelaren erreferentzia onak nituen eta nire prestaketako azken Ureta osatzea interesatzen zitzaidan, honela titulazio bikoitza lortzeko. Gainera sektore aeronautikako arloa oso interesgarria da ingeniaritzaren baitan puntarengokoa izatean gain, gainontzeko espezialitateetatik oso ezberdina eta gauza berriak ikasteko aukera paregabea ematen duena da" azaltzen du. Bere esperientzian oinarrituta, jaso duen prestaketari dagokionez "enpresen errealitateari oso ondo orientaturik dago, irakasle bikainak daude eta puntarengoko enpresetan praktikak egitea eskaintzen da" . Bere kasuan, ITP turbinen fabrikatzaileen enpresan egin zituen praktikak eta aitortzen duenez "apiriletik abendura arte karrera amaierako proiektua egitearekin batera hainbeste ikasi nuen eta praktikak egin nituen I+G Sailean nago orain lanean, azterketa termikoak egiten".

Idoia García Oller gasteiztarraren kasua ere antzerakoa da: "Gasteizen ingeniaritza mekanika teknikako hiru urte egin nituen Danimarkan eta beste urte bat Erasmus bezala eta gero Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan matrikulatu nintzen nire karrerako ikasketak Aeronautika Gelarekin balioztatu nitzakeelako eta bereziki sektore honetan interesaturik nengoelako". Bere bokazioarekin batera Gelaren erakargarritasunaren ezaugarri bat "sektoreko enpresetan praktikak egiteko aukera bermatzen duela da, eta honek lana bilatzeko unean ate asko zabaltzen ditu". Bere kasuan, praktika hauek Aernnovako I+G Sailera bideratu zuten, arabar hiriburuan kokaturik dagoen aeronautikako egituren fabrikazio enpresara: "Promozioko beste bi ikaskide eta hirurok etorri ginen apiriletik abendura arte Miañoko Parkera eta ni pasa den abendura arte I+G Sailean egon naiz lanean. Bertan, hasieratik hartzen zaituzte kontutan egiazko proiektu garrantzitsuetarako, eta nire praktikak amaitu aurretik abenduan, orain lanean nagoen Airbus A350 kalkuluko Sailean nengoen.