Breadcrumb

Agenda

Espainiako familiak adingabekoei Interneten erabilera gehien murrizten dietenen artean daude

Lehenengo argitaratze data: 2013/07/22

Irudia

EU Kids Online proiektuaren datu berrietan herrialde desberdinetako haurren (eta gurasoen) arteko aldeak ikus daitezke.

Europako adingabekoen online arriskuei eta gurasoen esku-hartzeei buruzko ikerketa honek herrialde batzuetako joera nahiko negatiboa dela erakusten du, horietan ez baita adingabekoen erabilera denbora mugatzen edo ez baitira egon daitezkeen kalte arriskuak aurreikusten.

Alemanian, Belgikan, Espainian, Frantzian, Grezian, Irlandan, Italian, Portugalen, Erresuma Batuan eta Turkian (gurasoek murrizketa gehien aplikatzen dituzten herrialdeak), gurasoek beren seme-alabak gehiegi babesteko joera izan ohi dute, beren online aukerak nabarmen murriztuz. Austrian, Eslovenian, Hungarian eta Lituanian, adingabekoek Internet gehiago erabiltzen dute, baina guraso gehienek ez dute inola ere esku hartzen jarduera horietan.

EU Kids Online proiektuko ikertzaileak kezkatuta daude, izan ere, bai murrizketak zorroztasun gehiegiz egiteak bai adingabekoei Internet erabiltzean babesik ez emateak adingabekoek aurkitzen dituzten arriskuek kalte handiagoa sorraraztea ahalbidetzen du. Espainiaren kasuan, ikerketa taldeak azpimarratu du erronka Internetek eskaintzen dituen aukeretarako sarbidea hobetzea dela, aldi berean kalteak jasateko arriskua mugatuz.

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta inkestaren Espainiako arduradun Maialen Garmendiak honela adierazi du: "Gurasoen zeregina ez da erraza; izan ere, oro har, murrizketetan lasaitzeak arrisku aukera areagotzea dakar. Hori saihesteko, gurasoek beren esku-hartze estrategiak aldatu eta seme-alaben jardueretan modu aktiboagoan hartu behar dute parte, horiek partekatuz edo egiten dutenari buruz hitz eginez".

Europako herrialdeak, lau taldetan sailkatuta

Ikertzaileek herrialdeak lau taldetan sailkatu zituzten, adingabekoen arrisku profilak oinarritzat hartuta:

  • "Babesdun esploratzaile trebatuak" (Danimarka, Finlandia, Holanda, Norvegia eta Suedia)

Herrialde horietan, adingabekoek esperientzia handia izaten dute gizarte sareen erabileran. Sexuarekin lotutako arrisku gehiago aurkitzen dituzte online eta beren gurasoek modu aktiboagoan esku hartzen dute, Interneten erabilerari buruzko orientazioa emanez.

  • "Partzialki babestutako jokalari ausartak" (Bulgaria, Txipre, Estonia, Polonia, Txekiar Errepublika eta Errumania)

Herrialde horietan, adingabekoek entretenimendua bilatzeko duten Interneten (batez ere, jokoak), eta online aukera gutxi aurkitzen dituzte. Hala ere, arrisku eta kalte maila nahiko handiak jasaten dituzte.

  • Murrizketekin babestutakoak" (Alemania, Belgika, Espainia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Portugal, Erresuma Batua eta Turkia)

Talde honetako adingabekoen esperientziek arrisku maila nahiko baxua izaten dute, seguruenik beren Internet erabilera Europako batezbestekoa baino mugatuagoa delako (askotan jarduera praktikoetara bakarrik mugatzen da). Beren gurasoak pozik egongo dira, praktika murriztaileek arriskuak saihesten laguntzen dutelako; baina metodo honen bidez, adingabekoek Internetek eskaintzen dituen aukera asko gal ditzakete.

  • "Sareetan babesik gabe ibiltzen diren erabiltzaile aktiboak" (Austria, Eslovenia, Hungaria eta Lituania)

Azkenik, herrialde multzo honetan, adingabekoen esperientziak mugatuta egoten dira, baina esperientzia horiek arazoak sor diezazkiekete, beren gurasoek ez baitute inolako parte-hartzerik Interneten gauzatzen dituzten jardueretan: 2.0 web-aren aukerak aprobetxatzen dituzte eta arrisku batzuk aurkitzen dituzte, baina ez dirudi bestelako aukerak aprobetxatzen dituztenik.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

"Country Classification: Opportunities, Risks, Harm and Parental Mediation" txostenak EU Kids Online inkestan parte hartu duten herrialdeen arteko aldeak eguneratuta eta modu sakonagoan aztertzen ditu. Azterketa horren arabera, herrialdeen barneko aldeak herrialdeen artekoak baino handiagoak dira, aukerei, kalteak jasateko arriskuei edo gurasoen esku-hartze estrategiei dagokienez. Europaren barneko antzekotasun horiek aurkitu izanari esker, erabaki politikoen arduradunek beste herrialde batzuetan aplikatutako jardunbide egokietatik ikas dezakete.

Txosten osoa hemen kontsulta daiteke:
http://www.lse.ac.uk/media@lse/research/EUKidsOnline/EU%20Kids%20III/Classification/Home.aspx

Informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez harremanetan pertsona hauekin:

  • " Maialen Garmendia, EU Kids Online III ikerketa taldeko zuzendaria (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea). maialen.garmendia@ehu.es
  • " Miguel Ángel Casado, EU Kids Online III ikerketa taldeko kidea. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. miguelangel.casado@ehu.es
  • Estefanía Jiménez, EU Kids Online III ikerketa taldeko kidea. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. estefania.jimenez@ehu.es
    Edo begira ezazu web orrialde hau: www.eukidsonline.net

Proiektuari eta inkestari buruzko informazioa:

EU Kids Online proiektuaren helburua Europako haurrek eta beren gurasoek Interneten eta teknologia berrien erabileraren arriskuari eta erabilera seguruari dagokienez dituzten esperientziei eta praktikei buruzko ezagutza hobetzea eta haurrentzat seguruagoa den ingurune bat sustatzen laguntzea da. EEko Safer Internet Programme erakundeak finantzatzen du proiektua (SI-2010-TN-4201001).

EU Kids Online taldeak aurrez aurreko inkesta bat egin zuen etxez etxe 25 herrialdetako 9 eta 16 urte arteko Interneteko 25.000 erabiltzailerekin, ausazko lagin estratifikatu baten bidez eta, galdera sentikorretarako, norberak betetzeko galde-sorten bidez.

Landa lanean barne hartutako herrialdeak: Alemania, Austria, Bulgaria, Zipre, Txekiar Errepublika, Danimarka, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Lituania, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Errumania, Suedia eta Turkia. Bestalde, proiektuak honako herrialde hauetako ikertzaile taldeak barne hartzen ditu: Kroazia, Eslovakia, Islandia, Letonia, Luxenburgo, Malta, Errusia eta Suitza.

Ondorio gehiago eskuratu nahi izanez gero, ikusi Livingstone, S., Haddon, L., Görzig, A., and Ólafsson, K. (2011). Risks and safety on the internet: The perspective of European children. Full findings. LSE, London: EU Kids Online. Hemen eskura daiteke: http://eprints.lse.ac.uk/33731/. Txosten eta zehaztasun tekniko gehiago kontsultatzeko: www.eukidsonline.net.