Breadcrumb

Agenda

Ireki da Ikasletxea, ikasleen elkargunea

Lehenengo argitaratze data: 2014/02/11

Irudia

Leioako Ikasletxea, ikasleen elkargunea, aisialdia eta ikasketetarako ekimenak burutzeko erabiliko dena, asteartean, otsailaren 11n, ireki da, Liburutegi Nagusiaren 1. solairuan, etengabeko ordutegian 8:00etatik 20:00ak arte.

Ikasletxearen kudeaketa eta bertan burutuko diren ekitaldiak ikasleek beraiek antolatuko dituzte, ikasleen arteko harremanak eta beraien aisialdia sustatuz.

Leioan ez eze, Bilbon kokatuta dauden Bizkaiko Campuseko beste zentroetan ere antolatuko dira Ikasletxea guneak, eta gune horiek koloreetako biniloekin identifikatuko dira.