Breadcrumb

Agenda

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Xabier Maidagan, Cic Marguneko zuzendaritzako kidea, 2013 Ingenia Sariak

Lehenengo argitaratze data: 2013/12/02

Irudia

Bilboko Ingeniaritza Eskola Fundazioak Bizkaiko ibai-ubideen saneamendua egin duen erakundeari eta makina erreminta sektoreko eta B+G+i eta berrikuntzaren arloan ibilbide zabala egin duen profesionalari bere golardorik gorenena eman die.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Xabier Maidagan ingeniaria saritu dituzte Ingenia Sarien edizio berrian, Bilboko Ingeniaritza Eskola Fundazioak ingeniaritza arloan egiten den lanaren garrantzia aitortzeko, enpresa zein pertsonei ematen dien saria. 2013 Ingenia Sariak gala, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Areto Nagusian ospatu da abenduaren 2an, eta UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaia eta Fundazioko presidente Luis Herrando izan ditu buru.

Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoa milioi bat biztanleren ur horniketa eta ur hondakinen saneamenduaren erakunde arduraduna da, Bizkaiko %91,26 eta Euskal Autonomia Erkidegoko %48,20 biztanlerena hain zuzen. 1967an sortu zen eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaz gain, laurogei udalerrik osatzen dute erakundea eta lankidetzarako hitzarmenak dituzte zenbait udalerrietako erakundeekin ere. Partzuergoa izan da azken 30 urtez geroztik Bizkaiko ibaien ubideak berreskuratzeaz, garbitzeaz eta saneatzeaz arduraduratu dena, Euskadin azken hamarkadetan ingurugiroaren arloan egin den ekimenik nabarmenena, batez ere Nerbioi ibaiaren ubidean.

Bestalde, Xabier Maidagan Larrunbide (Bilbo, 1950), Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Doktorea da. 1975ean hasi zuen bere jarduera profesionala Ona Electroerosión enpresan Harizko Makina Saileko arduradun gisara eta 1990 urteaz geroztik, B+G+i Saileko zuzendaritza ardura hartu zuen enpresa berean. 2004an, CIC marGUNE-ko zuzendari nagusia izendatu zuten, errendimendu handiko fabrikazioko ikerketa zentro kooperatiboa. 2008an INNOBASQUE Berrikuntzaren Euskal Agentziko Nazioarteko zuzendari izatera pasa zen. Eta 2012 urteaz geroztik, CIC marGUNE-ko Garapen operatiboko zuzendaritza jarduera, INNOBASQUE-ko Nazioarteko zuzendaritza jarduerarekin batera lan egiten du. Ikerlan eta argitalpen tekniko asko egin ditu eta makina erreminta sektoreko hainbat patente erregistratu ere. Nazioarte mailako zenbait batzorde zientifiko eta teknikoetan ere parte hartu du, batez ere elektroerosio arloari dagozkionak eta zenbait doktoretza tesiren apaimahaietan ere parte hartu du.

Ingenia Sarien zortzigarren edizioa da honakoa, Bilboko Ingeniaritza Eskola Fundazioaren ekimena. Bere helburu nagusia profesionalek, lan taldeek, enpresek edo eta instituzioek ingeniaritza arloan egindako lan profesional eta gizatiarra aitortzea da. Aurreko edizioetako golardoak Idom, Iberinco, Sener, Panda Software, Grupo Ormazabal, ITP eta Metro Bilbao enpresei egokitu zaie eta pertsonen ibilbide profesionalaren aitortzari dagokionez, Santiago de Ybarra (Vocento), Luis Cañada (Vicinay Cadenas), Juan Celaya (Cegasa), Josu de Lapatza (Amurrio Ferrocarril), Javier Madariaga (Ingeteam), Joseba Jaureguizar (Corporación Tecnaliako zuzendari nagusia) eta Baltasar Errazti (Tamoin Taldea) izan dira momentuz golardo hau eskuratu duten profesionalak.