Breadcrumb

Agenda

Arantza Lauzirika, Arte Ederren Fakultateko dekano berria

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/31

Irudia

Dekanotza talde berriaren helburu nagusiak dira ikasleen parte-hartzea sendotzea eta kultur eragileekin eta erakundeekin harremanak estutzea.

Arantza Lauzirika Morea irakasle, ikerlari eta artista UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekano berri izendatua izan da. Honenbestez, 2009tik aurrera ikastegi horretako dekanoa izan den Josu Rekalderen ordezkatuko du. Lauzirika Artean lizentziatu zen UPV/EHUn eta Artea eta Teknologia Saileko doktorea da Arte Ederren Fakultatean. Telebistarako diseinu grafikoaren arloan hasi zen lanean eta bere ibilbide artistikoa bideo-sorkuntzan, instalazioetan eta 2D eta 3D ingurune birtualetan kokatu da. Azken urteetan, buru-belarri sartuta dago erregistro bideen eta Espazio Publikoan burutzen diren praktika eta interbentzio desberdinen ikerketan.

Arantza Lauzirika dekanoarekin batera, honako hauek osatzen dute Arte Ederren Fakultateko dekanotza talde berria: Mikel Bilbao, Ikasketen Antolamendurako dekanordea, Jesús Melendez, Plangintzako eta Ekonomi Gaietarako dekanordea, Natxo Rodríguez, Unibertsitate Hedapeneko dekanordea, Susana Jodra, Nazioarteko Harremanetarako dekanordea, Begoña Medel, Kalitate dekanordea, eta Kontxa Elorza, Idazkari Akademikoa.

Etapa berriari begira, Lauzirikaren helburuak dira fakultatean antolatzen diren ekimen eta dinamiketan ikasleen parte-hartzea sendotzea, kultur eragileekin eta erakundeekin dauzkaten lankidetzarako harremanak estutzea elkarlanean proiektuak garatu ahal izateko, eta Areto Nagusiaren behealdean irekitako II Eraikinaren ondorioz fakultatean libre geratu diren esparruen banaketa birdiseinatzea espazioa ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izateko.

Lauzirikak adierazi duenez, "uste dut ezinbestekoa dela gure fakultateak inguruko errealitate artistiko eta kulturalarekin inplikazio handiagoa edukitzea. Gure irakasle eta ikasleek fakultatetik kanpora ere oso interesgarriak diren diziplina asko lantzen dituzte eta, horregatik, baia arlo akademikoan zein gizarte osoan orokorrean, Arte Ederren Fakultatearen partaidetza eta ikuspena handiagoa izatea gustatuko litzaiguke".

Ezkerretik eskumara: Begoña Medel, Susana Jodra, Kontxa Elorza, Natxo Rodriguez, Arantza Lauzirika, Mikel Bilbao eta Jesús Melendez (Marrazkiaren egilea: José Antonio Azpilikueta, Irudigintza Saileko irakaslea).