Breadcrumb

Agenda

Luis Vega Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademiaren akademiko urgazle egin dute

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/06

Irudia

UPV/EHUn Analisi Matematikoko katedraduna den irakaslea, azken Euskadi Ikerketa Saria ere bada.

Luis Vega González, UPV/EHUn Analisi Matematikoko katedraduna, akademiko urgazlea egin du ZFN Errege Akademiak. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle eta ikerlariaren den Vegaren Errege Akademiara sartzeko hizketaldia "La evolución de hilos de torbellino con esquinas" gaiari buruzkoa izan da.

Hitzaldi hori UPV/EHUko irakaslea gaur egun ikertzen ari den lan bati buruz izan da. Ikerlanak fluidoen zurrunbiloak sortzeko behar diren barne mekanismoak ulertu nahi ditu. "Askorentzat gai hori fisika klasikoari erantzuteko gelditzen zaion oinarrizko azken problema da", azaldu du Vegak.

Luis Vega Gonzalez (Madril, 1960) Analisi Matematikoko katedraduna da gaur egun UPV/EHUn. 1982an matematikatan lizentziatu zen Complutense Unibertsitatean. 1988an doktoretza lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM). Chicagoko Unibertsitatean bi urte egin ondoren, UAMera itzuli zen, eta 1993az geroztik dago Euskal Herriko Unibertsitatean, non 1995etik den katedradun.

Egun, BCAM (Basque Center for Appied Mathematics) Matematiken Ikerketarako Zentroaren zuzendari da Luis Vega, eta mundu guztian da ezaguna deribatu partzialen ekuazioei buruzko lanengatik, eta baita Fourier-en analisien ingurukoengatik ere. Halaber, azken Euskadi Ikerketa Saria ere bada. Iaz lortu zuen sari garrantzitsu hori.

Nazioarteko oihartzuna

Vega irakaslearen lanak nazioarteko oihartzun zabala izan du eta euskal matematikak ikusgarri egin ditu munduko erakusleihoan. Bere ekarpen zientifikoez gain, Luis Vegak Euskadiko matematikan ere eragin handia izan du, nazioarte mailako ikerketa talde bat sortu baitu UPV/EHUn, zeina munduko lehen 100en artean kokatu duen diziplina horretako Shangaiko rankingaren arabera. Bestalde, doktoregaien formazioan ere lan esanguratsua ari da egiten.

Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademiak Luis Vegari eman dion saria Espainian eremu honetan banatzen diren garrantzitsuenetarikoa da. Sari bera jaso zuen 1987an Pedro Miguel Etxenikek, UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikan katedradunak eta Donostia International Physics Center eta CIC nanoGUNE zentroko zuzendariak.