Breadcrumb

Agenda

UPV/EHUren lehen Erasmus Mundus masterraren omenezko plaka estalgabetu dute Plentziako Itsas Estazioan

Lehenengo argitaratze data: 2013/02/13

Irudia

MER masterreko arduradunak 2013-14 ikasturteko hautagaiak aukeratzen hasi dira.

Europako Batasuneko Education, Audiovisual and Culture Executive Agency-k (EACEA) ematen duen Erasmus Mundus plaka estalgabetu da, Plentziako Itsas Estazioan (PIE). Itsas Estazioa da MER (Marine Environment and Resources) Erasmus Mundus masterraren egoitza. Ekitaldian Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreorde Javier Gil Goikuria eta Master eta Doktorego Eskolako zuzendari Miren Cajaraville izan dira.

Plaka estalgabetu ostean, ostegunean, otsailak 14, Plentziako Itsas Estazioan, MER Erasmus Mundus masterreko arduradunen bilera egingo da. Bileran MER Joint Programme Board-eko kide akademikoak eta pertsonala daude: UPV/EHU, University of Southampton, Université de Bordeaux 1, Université de Liège, AZTI-Tecnalia-koak, eta Erasmus Mundus bekak emateko aukeraketa prozesua hasiko dute.

MER masterra Erasmus Mundus lortzen duen Euskal Herriko Unibertsitateak zuzendutako lehen masterra da. Sari horri esker, Europako Batzordeak emandako bekak eskuratu ahal izango dituzte 18 ikaslek. Bidaia, etxe, matrikula eta aseguruen gastuak ordainduko dituzte beka horiek, hala nola hileko hainbat gastu. Bekak eskatzeko prozesua urtarrilaren 31n bukatu zen, eta behin betiko emaitzak martxoaren hasieran argitaratuko dira. 2012ko maiatzean aukeratutako ikasleek Erasmus Mundus Agentziak bidalitako behin betiko emaitzen komunikazio ofiziala jasoko dute.

Erasmus Mundus MER masterreko hautagaiek 2013-2014 ikasturtean hasiko dituzte ikasketak Plentziako Itsas Estazioan. MER master, Erasmus Mundus markarik gabe, 2006/2007tik ematen ari da UPV/EHU, Université de Bordeaux 1ekin (Frantzia) eta University of Southampton-ekin (Britainia Handi) elkarlanean.