Breadcrumb

Agenda

V. Orientazio Topaketetan 250 parte-hartzaile baino gehiago izan dira

Lehenengo argitaratze data: 2013/11/22

Irudia

V. Orientazio Topaketak izan dira aste honetan UPV/EHUn. Hauek Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzako Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak antolatu ditu. Bertan 250 parte-hartzaile baino gehiago izan dira. Topaketa horien xedea honakoa da: bigarren hezkuntzako orientatzaileei unibertsitateari buruzko beharrezko informazioa ematea, unibertsitate aurreko ikasleei kalitatezko unibertsitate-orientazioa eskaini ahal izateko.

UPV/EHUko hiru campusetan burutu diren Orientazio Topaketen bosgarren edizio honetan programa egiterakoan, unibertsitate-ikasketak hautatzeko unean unibertsitate aurreko ikasleentzat interes handia izan dezaketen alderdiak hartu dira kontuan, eta gai hauetan sakonduko da: unibertsitatera sartzea, eleaniztasun plana, ingeniaritza, komunikazio eta gizarte adarren graduak, etab.

Elkarketa hauek Gipuzkoan Ignacio Maria Barriola zentroko entzunaretoan burutu ziren. Araban Gasteizeko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan. Eta, Bizkaian aldiz, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan.

V. Orientazio Topaketenetan parte hartu dute:

  • Gipuzkoa: 95 orientatzaileei
  • Araba: 41 orientatzaileei
  • Bizkaia: 126 orientatzaileei

UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreorde Maite Zelaiak topaketa hauek onuragarritzat joko du. "Oso positiboa izan da hiru campusetan antolatutako jarduerek izan duten parte hartzaile kopuru handia. Halaber, datorren urtean burutuko diren VI. Topaketen antolakuntzari begira, orientatzaileen beharrak igartzeko balio izan dute ekitaldiek.