Breadcrumb

Agenda

'Eduki parkea' bokaziozko ingeniarientzako

Lehenengo argitaratze data: 2013/02/21

Irudia

Batxilergoko 600 ikasle inguruk Ingeniaritzak dituen aplikazioak ezagutzen ditu Medikuntza alorrean, Industrian, Garraioan edo Energian.

UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa etorkizuneko ikasleentzat zabalduko da, kualifikazio gorena duten enpleguak, ondo oradindutakoak eta gaur egun pairatzen ari garen krisi garaian ere, titulatuen artean enplegu adierazle handia duten ikasketak sendotzeko bokazioz. "Ingeniaritzak Aurkezteko Jardunaldietan", ingeniaritzak ikasteko interesa duten batxilergoko 400 ikasleei hainbat aplikazio praktiko erakutsiko zaizkie bertatik bertara, medikuntza alorrean, industrian, garraioan edo energian, beste batzuen artean.

Gaur eguneko estatistikek baieztatzen duten moduan, Euskadin indartsu dagoen industria esparru industrialean, goi ingeniari profesionalak eskatzen dira nagusiki, titulatu hauentzat izanik bereziki industri alorreko enpleguak. Enpleguaren aurre ikuspegi bikain honek izan ere erakartzen ditu batxilergoko azken urteak egiten ari diren ikasleak ingeniaritza ikasketak egitera, Bilboko Ingeniaritza Goi eskola Teknikoak urtero antolatzen dituen "Ingeniaritzak Aurkezteko Jardunaldietan", Euskadi osoko 400 ikasle inguruk parte hartuz, haien goi ikasketak diziplina hauetara bideratzeko asmoz.

Lehentasun hau sendotzeko helburuarekin, Eskolak aukera didaktiko garbiak eskaintzen dituen ekimen hau antolatzen du eta ingeniaritzen` edukien parke ´ bihurtzen da Eskola egun hauetan, bokaziozko ingeniari hauei, diziplina honen garrantzia eta egunerokotasunean bere erabilera anitzak erakutsiaz. Gurpilaren asmakizunaren garaira garamatzan edo metalen fundizioaren asmakizunera garamatzan diziplina hau, arlo industrialeko ekarpenez baino urrunago dauden esparruetako konponbideak dituen iturri amaigabea da, medikuntzan, kirolean edo energia ekoizpenean, adibidez.

Modu honetara, diziplina anitzeko laborategi bat, tailer mekaniko bat eta 16 erakusmahai jarriko ditu Eskolak batxilergoko ikasle bisitarientzat, bi egunetan zehar arratsaldeko ordutegian (otsailaren 20 eta 21ean, 16.30etan eta 19:00etan)

Eskolako Sail guztiek jarriko dituzte stand propioak eta garatzen ari diren proiektuak jarriko dituzte ikusgai, ingeniaritza, eguneroko bizitzako arazoen konponbideak bilatzeko orientaturik dagoela ulertarazteko ezaupideak erakutsiaz. Eta gainera, irakasleekin batera, Bilboko Eskolan karrera egiten ari diren ikasleak izango dira bisitariei azalpenak emateko arduradunak.

Hizketa-teknologiak irakaskuntzan

Aurten izango diren eduki berriei dagokionez, hizketa-teknologiak irakaskuntzan aplikatzearekin lotutako erakustaldien erakusmahaia izango da deigarrienetakoa: bigarren hizkuntzak irakasteko programetan ariketei ahoz erantzuteko aukera ematen duen sistema bat, irakurtzeko eta idazteko arazoak dituzten haurrei beren irakurtze-prozesua hobetzen laguntzen dien programa, aldatzen dituen ahots-transformadore baten bitartez, erabiltzailearen ahotsaren ezaugarriak, testu-ahots bihurtzen duena sistema eleanitza.

Eduki berriekin batera, aurreko edizioetan deigarriak izan diren erakusmahaiak ere jarriko dira jardunaldi hauetan, adibidez, belaunaren lesioan, barne lotailua apurtzen denean, berau finkatzeko erabiltzen den torloju bioirentsigarriaren fabrikazioa. Medikuntzaren esparruan ere, bihotz-biriketako geldiketan egin beharreko BBBaren protokoloa praktikatu ahal izango da, horretarako aproposa den maniki batengan sakadak eginez, hauen maiztasuna eta sakontasuna neurtzen duen hiru ardatzeko azelerometroan oinarritutako sistema digitalarekin horniturik dagoelarik.

Kirol zaletuek ere Eskolan garatutako Formula Student eta Moto Student ereduak ikusteko aukera izango dute, urtero munduko ingeniaritzako ikasleek parte hartzen duten auto eta moto lasterketak. Etorkizuneko ibilgailu ekologikoa ere aurkeztuko da, erregai-pilaz hornitutako hidrogenozko motorra duen eredu bat; helikoptero baten simulatzailea ere, aireuntziak era birtualean pilotatzeko esperientzia eskainiz. Eta Energia esparruari dagokionez, zentral nuklear bateko kontrol sistemen simulagailu bat, plata baten konplexutasuna ikusteko aukera emanez.

Eta gainontzekoari dagokionez, hainbat industria prozesu ere jasoko dira zenbait erakusmahaietan: prozesu ezberdinez egindago laginen erakusketa, industria arkitektura, mekanizazio zentruak, laser ekipamenduak, elektro-higadurarako makinak, osagai elektroniko eta elektromagnetikoak, aplikazio hidraulikoak, material berriak, tipo ezberdinetako motorrak, eremu magnetikoak, hozketa sistemak, robot ekipamenduak, energia ekoizpenak, telekomunikazio sistemak, etab.