Breadcrumb

Agenda

Errektoreak aurrekontu zorrotza aurreikusten du 2013rako

Lehenengo argitaratze data: 2013/03/22

Irakaskuntza, ikerketa eta enpleguari eustea, lehentasuna izango dira apirilean aurkeztuko den aurrekontuen proiektuan.

Martxoaren 27an, Gobernu Kontseilu berria osatu da, lehenengoa 2011ko otsailaren 24an UPV/EHUko Estatutu berriak indarrean sartu zirenetik. Gobernu Kontseiluak, unibertsitateko kide anitzeko gobernu organoak, 45 kide ditu, aurreko osaeran baino 8 gehiago. Ondoak dira osakideak: errektorea (bera da kontseiluko burua); idazkari nagusia; gerentea; 8 errektoreorde, errektoreak izendatuak; Gizarte Kontseiluko bi kide; eta beste 34 kide Klaustroak aukeratuak. Azken horiek Klaustroak martxoaren 1ean egindako bileran aukeratu ziren.

Gobernu Kontseilu berriak, lehenengo bileran, 2012/13 ikasturteko plaza mugak onartu ditu; izan ere, ikasketak Europako Unibertsitate Eremura egokitu ondoren, nahitaezkoa da gradu berri guztietarako plaza mugak zehaztea. Euskal Herriko Unibertsitatearen kasuan, ondoko aldagaiak izaten dira kontuan eskaintza hori optimizatzeko: titulazioan izena eman dutenen kopurua; ikastegiak dituen baliabide akademikoak; eta gizartearen eskaria.

2012/13 ikasturtean, UPV/EHUk 8.934 plaza eskainiko ditu lehenengo mailarako, lurraldearen arabera era honetara banatuta: Arabako Campusean, 1.855 plaza; Gipuzkoako Campusean, 2.264; eta Bizkaiko Campusean, 4.815.

Iazko kopuruekin alderatuta, aurton % 9 jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoko bigarren mailan matrikulatutakoen kopurua (2011/12 ikasturtean 14.297 izan ziren, eta aurtengoan, 15.709), eta, hain zuzen ere, ikasketa horietatik dator ikasle gehien UPV/EHUko graduetako lehenengo mailara. Hala ere, unibertsitateak eskainitako plaza kopurua % 4 baino ez da jaitsi, eta jaitsiera horren eragile nagusia bikoiztuta zeuden gradu batzuk kendu egin direla izan da.

Errektoreak, Gobernu Kontseiluari emandako informazioan, adierazi du graduak ezarri zirenetik gora egin duela unibertsitate honetan izena eman dutenen kopurua, betiere, kopuru hori Batxilergoko bigarren maila egin dutenen kopuruarekin alderatuz gero. Esan duenez, Batxilergoko bigarren mailan matrikulatutako ikasleen % 80,21ek eman du izena UPV/EHUn.

Graduak ezarri ziren lehenengo urteko (2010/11 ikasturteko) datuekin konparatuz gero, ehuneko zortzi igo da kopuru hori. Beraz, errektorearen esanetan, gero eta ikasle gehiagok aukeratzen du gure unibertsitatea izena emateko, eta, gainera, Batxilergoko bigarren mailan % 9 jaitsi den arren ikasle kopurua, aurtengo izen ematea, talde honetakoa, ia iazkoaren pare mantendu da. Errektorearen ustez horrek adierazten du euskal gizartearentzat erakargarria dela UPV/EHUko graduen eskaintza, eta behin betiko matrikulan berri on hori berrestea espero du.

Datu zehatzen arabera, ondokoa izan da batxilergotik etorrita unibertsitate honetan izena eman duen ikasle kopuruaren bilakaera: 2010/11 ikasturtean Batxilergoko 11.220 ikaslek eman zuten izena (guztira izena eman zutenen (15.538) % 72,21ek); 2011/12 ikasturtean 11.523 izan ziren (% 73,55; guztira: 15.704); eta datorren ikasturterako, 11.468 (% 80,21; guztira: 14.297). Kopuru horiek honela daude banatuta Campuska: Arabako campusean: 1.951 2010/11 ikasturtean; 2.092 2011/12 ikasturtean; eta 2.060 2012/13 ikasturterako; Gipuzkoako Campusean: 2.935 2010/11 ikasturtean; 3.029 2011/12 ikasturtean; eta 2.962 datorren ikasturterako; Bizkaiko Campusean: 6.334 2010/11 ikasturtean; 6.402 ikasturte honetan, eta 6.446 datorren ikasturterako.

Orain Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman beharko die Gobernu Kontseiluak onarturiko plaza mugei, ondoren Unibertsitate Politikarako Konferentzia Orokorrera igortzeko. Azken erakunde horrek maiatzaren 31 baino lehen argitaratuko ditu.Gaur, Bizkaia Aretoan UPV/EHUk egindako Gobernu Kontseiluan, Iñaki Goirizelaia errektoreak egoera ekonomikoaz jardun du luze bere hasierako txostenean, organo horretan laster aurkeztekoa den aurtengo aurrekontuaren proiektuaren atari gisa.
Zehazki, euskal administrazioaren aurrekontuak izandako murrizketa nabarmena aipatu du, zeinaren arabera Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak unibertsitateari esleitzen dion partida   % 8,59an jaitsiko den.
Egoera honen aurrean, errektoreak zertzelada batzuk eman ditu UPV/EHUren aurtengo aurrekontuaren proiektua egiteko erabiliko diren irizpide nagusiez. Lehentasunak irakaskuntza, ikerketa eta lanpostu guztiei eustea izango dira, bai eta hasita dauden obretarako kronograma berria ezartzea ere, gobernuarekin batera.
Errektorearen hitzetan, "Jaurlaritzak Euskal Herriko Unibertsitatearentzat izendatutako kopuruak behartzen gaitu aurrekontu ikaragarri zorrotzak eta gogorrak egitera; lanpostu guztiak bermatzeko, beste partida batzuk nabarmen murriztu beharko ditugu, eta unibertsitateko kide guztion artean aurrekontu arduratsu bat taxutu beharko dugu".
Bestalde, errektoreak adierazi du bere asmoa dela aurrekontuaren proiektua apirileko Gobernu Kontseiluaren ohiko bileran aurkeztea. Ezinezkoa balitz, beranduago aurkeztuko litzateke, Kontseiluaren ezohiko bilera batean, hartara behin betiko aurrekontua maiatzeko ohiko bileran aurkezteko.

2013/14 ikasturterako plaza mugak
Gaurko Gobernu Kontseiluan, bestetik, 2013/14rako plaza mugak onartu dira. Europako Unibertsitate Eremuak (EUE) ezarrita dauka gradu guztiek plaza muga izan behar dutela. Euskal Herriko Unibertsitatean zenbait aldagai hartzen dira kontuan eskaintza optimizatzeko, hala nola: kasuan kasuko memorian titulaziorako ezarritako plaza kopurua; gradu bakoitzerako egin diren eskariak; aurreko ikasturteko lehen aukerako matrikulen kopurua; titulazioa emango den ikastegiaren baliabide akademikoak; gizartearen eskaria. Datu horiek kontuan hartuta, 2012/2013 ikasturteko plaza mugei eutsiko zaie titulazio guztietan, hirutan izan ezik: Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Erizaintzako Graduan, Medikuntzako Graduan eta Odontologiako Graduan.
Hiru kasuetan titulaziook ematen dituzten ikastegiek eurek eskatua zuten plaza kopurua gutxitzea. Erizaintzan 13 plaza gutxiago eskainiko dira (145etik 132ra jaitsi da kopurua), azkenaldian eskolak arazoak izan dituelako praktikak behar bezala bideratzeko. Bestalde, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, bai Leioa-Erandiko Eremuko ikastegian eta bai ospitaletako irakasguneetan, bere irakaskuntza ahalmenaren mugetan dago, eta, beraz, ikasleen kopurua gutxituz gero, eskolen eta praktiken kalitatearen mesedetan izango da. Plaza muga 250ean jarrita, Medikuntza itzuliko litzateke bere lehengo kopuruetara (240 plaza 2010/11 ikasturtean; 265 plaza 2011/12 ikasturtean versus 350 plaza 2012/13 ikasturtean); Odontologian, berriz, 45etik 35era jaitsiko litzateke kopurua. 2011/12 ikasturtetik hona, Medikuntza Fakultateak Fisioterapiako Gradua ere ematen du, eta horretan 60ko mugari eutsiko zaio.
Orain Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman beharko die Gobernu Kontseiluak onarturiko plazen mugei, ondoren Unibertsitate Politikarako Konferentzia Orokorrera igortzeko. Azken erakunde horrek maiatzaren 31 baino lehen argitaratuko ditu.

Gobernu Kontseiluaren adierazpena, 2012ko abenduko aparteko ordainsaria ordaindu ez izanari buruzkoa
Era berean, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak baiespenez onartu du adierazpen instituzional bat, 2012ko abenduko aparteko ordainsaria ordaindu ez izanari buruzkoa. Adierazpenak hiru puntu ditu. Honela diote, hitzez hitz:

  • Lehena.- Lehenengoa: unibertsitateko langileek beren egitekoak ondo bete dituzte 2012an, urte guztietan bezala, eta zaindu beharreko ardatz garrantzitsu bilakatu dira unibertsitateko jarduna kalitatezkoa izango bada.
  • Bigarrena: Unibertsitate honek ezin izan die bere langileei abenduko aparteko ordainsaria ordaindu, legeak hala ezarri duelako.
  • Hirugarrena: Abenduko aparteko ordainsariari dagokion zenbatekoa, oraindik ordaindu ez dena, unibertsitate honetako langileena da. Â Horregatik guztiagatik, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio 2012ko aparteko ordainsariari dagokion zenbatekoa UPV/EHUri lehenbailehen transferitzeko.

UPV/EHUko graduetako plaza mugak 2013/14 ikasturterako

ARABAKO CAMPUSA

Farmazia Fakultatea

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako gradua

40

Ingurugiro Zientzietako gradua

50

Farmaziako gradua

140

Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua

60

Letren Fakultatea

Ingeles Ikasketetako Gradua

100

Euskal Ikasketetako Gradua

80

Filologiako Gradua

80

Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua

60

Historiako Gradua

110

Artearen Historiako Gradua

60

Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua

60

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua

100

Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua

140

Irakasleen Unibertsitate Eskola.

Haur Hezkuntzako Gradua

110

Lehenengo Hezkuntzako Gradua

140

Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola

Gizarte Langintzako Gradua

125

Ingeniaritzaren Unibertsitate Eskola

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua

60

Geomatika eta Topografia Ingeniaritzako Gradua

60

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua

60

Ingeniaritza Mekanikoko Gradua

100

Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua

40

Erizaintzako Unibertsitate Eskola (ikastegi atxikia)

Erizaintzako Gradua

80

   

GIPUZKOAKO CAMPUSA

Kimika Fakultatea

Kimikako Gradua

80

Zuzenbide Fakultatea

Zuzenbideko Gradua

150

Kriminologiako Gradua

60

Informatika Fakultatea

Informatikaren Ingeniaritzako Gradua

145

Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Gizarte Antropologiako Gradua

55

Gizarte Hezkuntzako Gradua

80

Filosofiako Gradua

55

Pedagogiako Gradua

55

Psikologia Fakultatea

Psikologiako Gradua

250

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

Arkitekturako Gradua

150

Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua

230

Erizaintzako Unibertsitate Eskola

Erizaintzako Gradua

132

Irakasleen Unibertsitate Eskola.

 

Haur Hezkuntzako Gradua

90

Lehenengo Hezkuntzako Gradua

180

Unibertsitate Eskola Politeknikoa

 

Ingeniaritza Elektrikoko Gradua

58

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua

117

Ingeniaritza Mekanikoko Gradua

117

Ingeniaritza Zibileko Gradua

75

Eraikuntza Ingeniaritzako Gradua

75

Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola

Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua

70

Elgoibarko Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioaren Txandakako Ingeniaritza Eskola (ikastegi atxikia)

Prozesu eta Produktu Berrikuntzaren Ingeniaritzako Gradua

40

BIZKAIKO CAMPUSA

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Biologiako Gradua

90

Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua

40

Bioteknologiako Gradua

40

Fisikako Gradua

80

Geologiako Gradua

50

Ingeniaritza Elektronikoko Gradua

50

Ingeniaritza Kimikoko Gradua

80

Matematikako Gradua

80

Kimikako Gradua

80

Arte Ederren Fakultatea

Arteko Gradua

145

Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua

50

Sorkuntza eta Diseinuko Gradua

105

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua

270

Ekonomiako Gradua

100

Finantza eta Aseguruetako Gradua

60

Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko Gradua

60

Marketineko Gradua

60

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua

80

Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua

75

Kazetaritzako Gradua

210

Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua

125

Soziologiako Gradua

80

Zuzenbide Fakultatea-Bizkaiko Ordezkaritza

Zuzenbideko Gradua

150

Medikuntza eta Odontologia Fakultatea

Fisioterapiako Gradua

60

Medikuntzako Gradua

250

Odontologiako Gradua

35

Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa

Ingurumen Ingeniaritzako Gradua

40

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua

50

Telekomunikazioaren Ingeniaritza Teknikoko Gradua

120

Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua

260

Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoa

 

Itsas Ingeniaritzako Gradua

60

Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioko Gradua

60

Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola

Negozioen Kudeaketako Gradua

250

Erizaintzako Unibertsitate Eskola

Erizaintzako Gradua

165

Irakasleen Unibertsitate Eskola.

Haur Hezkuntzako Gradua

160

Lehenengo Hezkuntzako Gradua

200

Gizarte Hezkuntzako Gradua

100

Lan Harremanen Unibertsitate Eskola

Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua

120

Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola

Ingeniaritza Elektrikoko Gradua

70

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua

130

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua

70

Ingeniaritza Mekanikoko Gradua

130

Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola

Ingeniaritza Zibileko Gradua

75

Meatze eta Energia Ingeniaritzako Gradua

75

Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola (ikastegi atxikia)

Enpresen Kudeaketa eta Marketineko Gradua

150