Breadcrumb

Agenda

Sopcawind, parke eolikoak optimizatzeko erreminta

Lehenengo argitaratze data: 2013/06/04

Irudia

Proiektu honetan UPV/EHUko ikerketa talde batek hartzen du parte.

Sopcawind proiektu europarrak (Software for the Optimal Place Calculation for Wind-farms), UPV/EHUko ikerketa-talde bat bere baitan duena, The Sopcawind Tool web-aplikazioa sortu du. Erreminta hau parke eolikoaren konfigurazio hobezina egin ahal izateko beharrezkoa den informazio guztia biltzen du. Gainera, edozein web-gailuetan funtzionatzeko diseinatu egin da. Bestalde, proiektuaren lehen urteko azterketa dela eta, ekainaren 14an Luxemburgon erremintaren lehenengo demoa aurkeztuko da.

Parke eoliko bat diseinatzerako orduan, hainbat faktore dira kontuan hartu beharrekoak. Esaterako, leku zehatz baten haizearen indarraren kalkulua, energiaren hedapeneko sarea eta azpiegituren erabilgarritasuna eta ingurumen-faktoreak, hautatutako tokian eragina txikitzeko helburuarekin. Proiektuaren helburua parke eolikoak optimizatzeko erreminta bat garatzea da, informazio iturri heterogeneoetatik lortutako murrizketa-mapa batean oinarrituta, datu-base geoerreferentziatu eta optimizazio algoritmo batean kokatzen direnak.

Proiektuaren lehenengo urtean, The Sopcawind Data Pool izeneko datu-base hau osatzen duten modulu desberdinen implementazio eta definizioa lantzen egon dira, parke eoliko bat diseinatzeko beharrezkoa den informazioa biltzen duena. Urte honetan, mota askotako datuak ematen dituzten hainbat informazio iturri erabili dituzte, bai publikoak, baita pribatuak ere. Esate baterako, haizearen datuak, datu geografikoak, azpiegituren datuak, telekomunikazioen datuak, ingurumen datuak, lur-eremuen erabilera edo estrategia planak.

Lan honekin, parke eoliko bat eraikitzeko behar diren bideragarritasun ikerlanen denbora murriztu nahi da. Gainera, informazio hau esparru askotan erabili daitekeenez, informazio-iturri prozesatuak izango dira Sopcawind proiektuko lehen produktua, hainbat formatu desberdinetan erosteko moduan egongo direnak proiektuaren webgunean (www.sopcawind.eu).