Breadcrumb

Agenda

UPV/EHUk Kutxabanki eman dio, lehiaketa publikoan, hurrengo sei urteetarako zerbitzuen prestazioa

Lehenengo argitaratze data: 2013/05/20

Irudia

Mario Fernándezek eta Iñaki Goirizelaiak sinatu duten kontratuan, finantza erakundeak utzitako eraikinen erabilera berritu egin da eta hiru campusetan hainbat jarduera eta hezkuntza-programa babesten jarraituko da.

Euskal Herrriko Unibertsitateak (UPV/EHU), lehiaketa publikoaren bitartez, sei urtetako epearekin finantza eta banka zerbitzuak Kutxabanki esleitu dizkio, erakunde akademikoak dituen beharren arabera eta lehentasunezko baldintzetan. Gainera, banka erakundeak ekarpen garrantzitsuak egingo ditu UPV/EHUn egiten diren ekintza kulturalak babesteko, bai eta Esperientziaren Gelak edota ikasleen mugikortasun programak bezalako ekintzak aurrera eramaten jarraitzeko ere.

Kontratua goizean sinatu dute Bizkaia Aretoan UPV/EHUko errektoreak, Iñaki Goirizelaiak, eta Kutxabankeko Presidenteak, Mario Fernandezek. Dituen berezkotasunen artean, azpimarragarria da finantza erakundea bateratuta aurkezten den lehena dela, aurreko deialdietara enpresen aldi baterako bat-egitea formulapean hiru euskal kutxak aurkeztu baitziren.

Kontratu honen bitartez, UPV/EHUk bere ohiko jarduera aurrera eramateko beharrezkoak dituen finantza eta banka zerbitzuak Kutxabanken bitartekaritzarekin erabili ahal izango ditu. Gainera, Kutxabankek finantzaketa-eragiketak eta abalak lortzeko baliabideak erraztuko dizkio.

Lankidetza instituzionalaren hirugarren atala, hiru campusetan egiten diren ekintza eta programa kultural desberdinei emango zaizkien laguntza eta babes-ekintzek osatzen dute. Horrela, Kutxabanken akziodun diren Kutxen Gizarte Ekintzek ikasleen mugikortasuna sustatzen duten programak bultzatzeko konpromisoa hartzen dute, hau da, Erasmus/Sokrates, Latinamerika eta bestelako programak bultzatekoa, bai eta ikerketa eta egitasmo akademikoak babestekoa ere.

Kontratuaren bitartez, berritu egin da UPV/EHUk zenbait eraikin erabiltzen jarraitu ahal izateko konpromisoa, esate baterako Bilbon dagoen Espainiako Bankua kaleko eraikina -Esperientziaren Gelak ekimenaren egoitza- eta Abandoibarran kokatua dagoen UPV/EHUren Paraninfo berria, Bizkaia Aretoa. Azpeigitura hauek biak bere garaian Kutxabank Taldekoa den BBK-k utzi egin zizkion unibertsitateari eta, finantza erakunde berriarekin sinatutako kontratuaren arabera, akordioa luzatu egiten da.

Kontratuak aintzat hartzen duenez unibertsiteko giza-taldeari finantza zerbitzuak baldintza abantailatsuetan emango zaizkio, alor desberdinei (irakaslegoari, ikasleei eta administrazioko edo zerbitzuetako beharginei) eskainitako maileguekin, adibidez. Ikasleek maileguak eskatu ahal izango dituzte matrikulak ordaintzeko; ikasketak osorik edo zatika ordaintzeko; master ikasketak edo graduondoko ikasketak burutzeko; eta Erasmus elkartrukerako programa egin ahal izateko. Horrez gain, finantzazio ildo bereziak daude autoenplegu ekimenak abian jartzeko eta enpresak sortzeko; lehen jarduera profesionala abian jartzeko; edota irakasleen eta langilegoaren prestakuntzarako. Bide batez, etxebizitza erosteko edota kontsumorako maileguak ere aurreikusten dira.

Harreman historikoa

Euskal Aurrezki Kutxek harreman emankorra eta egonkorra izan dute Euskal Herriko Unibertsitatearekin erakunde akademikoa sortu zenetik (eta berau sortzerakoan ere laguntza eman zuten). Elkarrekin lan egin duten urteotan, euskal unibersitate publikoaren gaineko ezagutza globala zabaldu egin da eta, horrela, bere beharretara egokitutako erantzunak ortu ahal izan ditu finantza erakundeak.

Gaur sinatu den kontratuak azpimarratzen duen bezala, lurralde berean garatzen dute erakunde biek beren jarduera. Gainera, amankomuneko irizpideak dituzte kulturarekin, hezkuntzarekin eta kirolarekin lotutako programen gainean.