Eskaera

Programan parte hartzeko eskaerak aurkeztuko dira, ahal dela, modu telematikoan, Bizkaiko Campuseko web orrian dagoen eskariaren bidez.

Halaber, eta salbuespen moduan, eskaerak (pdf, 105 Kb) paperean aurkeztu ahalko dira erregistro bulego
hauetako batean:

  • Errektorego eraikinean. Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa.
  • Informazio eta Erregistro Bulegoa, Larrako Etxea, Agirre Lehendakariaren etorbidea
    83 (Sarriko) 48015 Bilbo.

Eskaera posta bulegoetan aurkezten duten interesdunek abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuko 31. artikuluak xedatutako moduan aurkeztu behar dute.

Eskaerak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 15tik uztailaren 15ra izango da, biak barne. Plaza guztiak ez badira betetzen, eskaerak egiteko aukera berriro irekiko da irailaren lehen hamabostaldian.