Eskaria

ehuOrkestra sinfonikoa

Eskariak (2017/2018 ikasturtea)

Gure unibertsitateko edozein kidek har dezakete parte, baina ehuOrkestra Sinfonikoa irekita dago, baita, unibertsitatekoak ez direnei, proiektu horretan parte hartu nahi duten guztiei.  Konpromiso bakarra eskatzen dizugu:  entseguetara etortzea, gehienetara behintzat.

Hauek dira behar ditugun musika tresnak:

  • Biolina
  • Biola
  • Biolontxeloa
  • Kontrabaxua
  • Xirula
  • Oboea
  • Klarinetea
  • Fagota
  • Tronpa
  • Tronpeta
  • Tronboia
  • Perkusioa

Sarrera proba egin behar izaten da: norberak aukeratutako bi lan, mugimen desberdindunak eta norbere mailaren erakusle; horrez gain, zuzendariarekin elkarrizketa. Proba orkestrako kide izateko edo zerrenda bat osatu eta aldika orkestrarekin jotzeko izan daiteke. Proba ikasturtearen hasieran egiten da, baina edozein unetan bidal dezakezu eskaria.