Euskararen astea Bizkaiko Campusean

ABENDUA 3:  “Euskararen eguna 2019”

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Hitzaldia, Aitor Montes familia medikua
Osasun arretan hizkuntzak duen garrantziaz gogoeta sustatu eta ikasleengan kontzientzia piztu nahi da. Ondoren luntxa eta trikitilariak (fakultateko ikasleak)
Gradu aretoa
11:00

Bilboko Ingeniaritza Eskola

“Ingeniaritza euskaraz” leloarekin txapa eta pegatina banaketa.
Abenduaren 3tik 20ra gabonetako zuhaitza egongo da eta euskara gehiago erabiltzeko post-it baten bidez Olentzerori eskaerak egiteko aukera egongo da.

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

GKZen fakultateko Arilariak, lehen mailako komunikazioko ikasleak, programazio zabala antolatu dute Euskararen egun osorako, 09:00etatik hasita.
Festa honen zati handi bat Zientzia eta Teknologia fakultateko paraninfoan izango da eta Ostalaritza Eskolako bazkariarekin amaituko da. Artxibo honetan informazio osoa (pdf, 663 Kb).
09:00-17:00 

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Zientzia eta Teknologia argitalpenen erakusketa
Bertan, UPV/EHU Argitalpen Zerbitzuak, UEUk eta Elhuyarrek parte hartuko dute.
Fakultateko sarrera nagusiaren ondoko hall-ean
10:00-18:00 

Bilboko Hezkuntza Fakultatea

"Euskalkien sailkapen berria" liburuaren aurkezpena.
Gotzon Aurrekoetxea, Iñaki Gaminde, Jose Luis Ormaetxea eta Xarles Videgainek argitaratu berri duten liburu honetan euskalkien sailkapena errotik aldatzen dute.
Ekitaldi Gela
11:00
Kartela (jpg, 140 Kb)

Mikel Laboa plaza

Txoborro magoaren “Gezur GehiEgi” ikuskizuna
Mikel Laboa plaza
11:30-12:30

Ostalaritza Eskola

Pasadan urteko esamolde txapelketako esaldiak jantokian jarriko dira eta bezeroei euskal herrian euskaraz logoa duen pastatxo bat oparituko zaie menuko jantokian. Atarian, herri kirolak ikasle eta irakasleen artean musikarekin girotuta. Eta astean zehar, ahobizi-belarriprest saioak egingo dira eskolan.

 

ABENDUA 4

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

“IV. EHU Irrati Maratoia”
Kazetaritza graduko 2. mailako 70 ikaslek, hainbat gai landuz, bost orduko irratsaio bat egindo dute, zuzenean emitituko dena streaming bidez (EHUtbn).
10:00 – 15:00

Bilboko Hezkuntza Fakultatea

“Ipuin lehiaketa” Hizkuntza jarrerak, hizkuntza ohiturak, euskararen erabilera etab. gai hartuta. Zortzi ipuin finalistak antzeztu ondoren hiru irabazle jakinaraziko dira.
Juliana Aretoa
10:30-12:00
Kartela (pdf, 287 Kb)

 

ABENDUA 11

Bilboko Hezkuntza Fakultatea

“Youehule - youtuber lehiaketa”. Euskararen erabilerari buruzko informazio bideoak, youtuberra izateko bideo-tutorialak etab. sortuko dituzte eta guztia webgunera igoko da https://youehule.wixsite.com/misitio-2
Juliana Aretoa
10:30-12:00
Kartela (pdf, 103 Kb)