Bizkaiko Campusa

Albisteak

UPV/EHUk eta Leioako Udalak elkarkidetza hitzarmena sinatu dute

Lehenengo argitaratze data: 2013/10/28

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Leioako Udalak elkarkidetza hitzarmena sinatu dute gaur, urriak 28. Hitzarmenaren helburua da euren eskumenen barruko lankidetza lotura sendoak garatzea unibertsitateko komunitatearen eta leioaztarren interesak asebetetzen saiatzeko.

Zehazki, marko-akordioa da, orokorra, etorkizunean edozein arlotako proiektuak garatzea ahalbidetuko duena: hezkuntza, garraio publikoa, unibertsitate ingurua egokitu eta definitzea, zerbitzuak ematea, kultura egitaraua, euskararen erabilera eta ekintzailetza sustatzea.

Aipatu arloetan, sinatzaileek nahi beste programa, egitasmo eta aktibitate planifikatu eta burutu ahal izango dira, beti bere eskumenen barruan. Horiek guztiak, dagokien akordioan definituko dira.

Kolaborazio hitzarmena sinatu dute Mari Carmen Urbieta alkateak, Leioako Udalaren aldetik, eta Carmelo Garitaonandia Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, UPV/EHUren aldetik.

Leioako Udalak eta UPV/EHUk oinarrizko papera dute garapen sozioekonomikoan eta kulturaren hedapen eta zabalkundean, gizartearen promozioa bultzatzeko. Izan ere, unibertsitatearen aktibitate asko Leioan egiten dira, herriaren aktibitate sozioekonomikoan eraginez.

Hitzarmena sinatzearen ondorioz, Leioako Udalak eta UPV/EHUk ikasketa guneak bultzatuko dituzte, baita herri parte hartzea susta dezaketen arautu gabeko esku hartzeak edo dibulgazio zientifikoak ere. Gainera, unibertsitate garraioa eta hiri garraio urbanoa elkarrekin aztertu eta planifikatuko dute.
Halaber, erakunde biek ekintzailetza sustatzeko kolaborazio ekintzak burutuko dituzte, mintegietako enpresen partaidetzarekin, eta tokiko enpresekin akordioak sinatuko dira ikasleak prestakuntza-praktiken programen barruan sartzeko.

Erakunde sinatzaileak elkarlanean arituko dira euskararen erabilera sustatzeko unibertsitate campusean eta hirigunean.

Leioako Udalaren eta UPV/EHUren arteko kolaborazioak, era berean, kultura programazioak garatzea ahalbidetuko du, baita herrian edo campusean burutzen diren aktibitateen difusio eta promozio artistikoa ere.

EHUk eta Leioako Udalak sinatutako kolaborazio hitzarmenak erakunde biek ezarritako kolaborazio sozial eta kulturalaren markoaren barruan gauzatuko da eta lau urte iraungo du. Hitzarmena modu tazituan luzatu ahal izango da iraupen bereko epeetan.