Bizkaiko Campusa

Irudia

Albisteak

Leire Garmendia, Erlantz Goikoetxea eta Ander Bilbao, iPad minien zozketako irabazleak Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban

Lehenengo argitaratze data: 2013/06/12

Irudia
Garitaonandia, Garmendia eta Zelaia.

Leire Berrocal Garmendia, Bilboko La Salle ikastetxekoa, Erlantz Goikoetxea, Errenteriako BHI Koldo Mitxelena ikastetxekoa eta Ander Bilbao, Olabide Ikastolakoa, UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordetzak Unibertsitate Orientazioari buruz hiru campusetan antolatutako azoketan zozkatu ziren iPad mini-en irabazleak izan dira Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban hurrenez hurren.

Bilboko ikastetxeko ikasleak Bioteknologia ikasteko interesa agertu du. Gipuzkoakoak, berriz, Mekanika Ingeniaritzarekin zerikusia duen ikasketan du interesa. Olabide Ikastolakoak, berriz, fisioterapia edo erizaintza bezalako Osasun Zientzien arloko titulazioen inguruko interesa agertu du, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziez gainera.

Bizkaiko Campusean, Carmelo Garitaonandia Bizkaiko Campuseko errektoreordeak eta Maite Zelaia UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordeak Leire Berrocalen amari eman diote saria, hau da, Mari Carmen Garmendiari. Gipuzkoan, berriz, Ana Arrieta Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Maite Zelaia izan dira Erlantz Goikoetxeari saria eman diotenak. Bertan ere izan dira Belen Anabitarte UPV/EHUko Ikasleentzako Argibide Zerbitzuko teknikaria eta sarituaren laguna, Alain Arroyo. Araban, berriz, Javier Garaizar, Arabako Kampuseko Errektoreordea, Maite Zelaia, UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordea eta Mari Carmen Aguirre, UPV/EHUko Ikasleentzako Argibide Zerbitzuko teknikaria egon ziren, Ander Bilbao beraz gain.