Bizkaiko Campusa

Albisteak

Irekita dago 'Invisible Express' film laburren lehiaketan izena emateko epea

Lehenengo argitaratze data: 2013/06/24

Txapelketa irailaren 18tik 25era arte egingo da Bilbon eta UPV/EHUko edozein ikaslek parte hartu ahal izango du .

Irekita dago jada "Invisible Express" film laburren lehiaketan izen emateko epea. Txapelketa irailaren 18tik 25era arte egingo da Bilbon, eta UPV/EHUn ikasten dutenek parte hartu dezakete. Izena irailaren 16a baino lehenago eman behar da.

Lehiaketa Bilboko "Film Sozialak" Nazioarteko 5. Zinema Ikusezina Jaialdiaren atari moduan antolatu da. Jaialdia irailaren 26tik urriaren 3ra arte egingo da. Helburu nagusia giza eskubideen oharkabeko urraketak erakusten dizkiguten ikus-entzunezko lan independenteen berri ematea da.
Eskema horri jarraituz jaio da "Invisible Express". Bere helburu nagusia, ikus-entzunezko tresnen erabilera unibertsitate-komunitatearen barruan sustatzeaz gain, balio positiboak eta elkartasunezko ereduak transmititzea da. Organizazioak 1.000 euroko saria emango dio irabazleari, eta obra "Film Sozialak" Nazioarteko Zinema Ikusezina Jaialdiaren itxiera galan aurkeztuko da. Bestalde, Publikoaren Saria 500 eurokoa izango da.

Lehiaketan, UPV/EHUko edozein ikaslek parte hartu dezake, banaka edo taldeka. Horretarako, beharrezkoa izango da korreo elektroniko bat bidaltzea helbide honetara, info@kcd-ongd.org, pertsona edo taldearen izenarekin eta arduradunaren NANarekin eta telefono zenbakiarekin.

Lehiaketa hasten den egunean emango da film laburren gaiaren berri, parte-hartzaile guztiei bidaliko zaien mezu elektroniko baten bidez. KDC-ONGDren web-orrian eta UPV/EHUren web-orrian ere kontsulta daiteke informazioa.

Informazio gehiago lortzeko eta lehiaketaren oinarriak ikusteko:

http://www.kcd-ongd.org/cine-invisible/invisible-express-2013/