Bizkaiko Campusa

Albisteak

null

'Diruzaintzaren kudeaketako berrikuntza: Praktika kooperatiboak' jardunaldiarekin itzuliko da Kulturbasquen XIV. Udako Ikastaroa

Lehenengo argitaratze data: 2013/09/12

Ostegunean, irailak 12, 9:00ean, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbao), Kulturbasquek antolatutako XIV. Udako Ikastaroak itzuliko dira, abuztuko oporraldiaren ostean. Lehenengo ikastaroa Diruzaintzaren kudeaketako berrikuntza: Praktika kooperatiboak izango da. Irailaren 12an eta 13an egingo diren jardunaldi hauetan Euskal Herriko enpresa liderrek garatzen dituzten praktika berritzaileak aztertuko dira.

Artetxe, Abaroa, Vidrala, Tubacex, Mondragon Taldea edo Trocobuy, besteak beste, bezalako enpresetako zuzendariek parte hartzaileekin partekatuko dituzte beraien esperientziak. Denen artean saiatuko dira beste enpresa batzuetan eta, oro har, finantza sistema osoan erabili ahal izango liratekeen tresnak identifikatzen.

Gainera, Yared Award I. saria emango zaio diruzaintza praktika berritzaileenari. Sari hau UPV/EHUko ECRI Ethics in Finance and Governance-k eta Finantza eta Kudeaketa Foro-ak emango du, eta elkarlanean aritu izan diren finantza ekimenak aintzatetsi gura ditu. Lehenengo sari hori Trocobuy enpresak jasoko du.

Kulturbasquek antolatutako hurrengo ikastaroak:

  • Nola heldu sozio-ingurumen erronka berriei? Ikuspegiak ekonomia ekologiko eta ekologia politikotik (irailak 26 eta 27)
  • Prentsak mundu digitalean (ezinbestean) bizirauteko erronkak (urriaren 22tik 24ra)
  • Kazetarien erronkak gaur: eleaniztasuna, konbergentzia eta lan aukera (urriak 21)
  • Profesionaltasuna artean eta kulturan. Hiri- garapenaren gaineko eraginen analisia (azaroak 5 eta 6)

Ikastaroen gaineko informazio gehiago: