Bizkaiko Campusa

Albisteak

Fabrikazio Ingeniaritzako Elkarteak bigarren urtez eman dio UPV/EHUko ikasle bati Karrera Amaierako Proiekturik Onena saria

Lehenengo argitaratze data: 2013/04/16

Iñaki Arrizubietak ikertu ditu tamaina mikroskopikoko zulagailu industrialerako laserraren erabileraren ezberdinak.

Bigarren urtez jarraian, Fabrikazio Ingeniaritzako Espainiar Elkarteak (SIF) urtero ematen duen Karrera Amaierako Proiekturik Onenaren saria eskuratu du Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko ikasle batek. Iñaki Arrizubieta Eskolako Makina Erreminta Gelako ikasleak, tamaina mikroskopikoko zulagailurako laser industrialaren erabilerak ikertu ditu.

Pasa den edizioko SIF golardoa, Estibaliz Díaz Tena ikasleak jaso zuen, Eskolako Makina Erreminta Gelako beste ikasle bat, oxigenorik behar ez duen kobrearen mekanizazio teknikan oinarritutako bere ikerketa lanagatik. Iñaki Arrizubietak jaso du lekukoa orain bere 'Microtaladrado láser' lanarekin, zulo mikroskopikoak egiteko, laser industrialaren erabileraren mugak aztertu baititu era esperimental batez.

Gaur egun ekipamendu bereziak daude pieza ezberdinetan laser mikrozulaketak egiteko (sentsoreak, orratz hipodermikoak, turbina aeronautikoetako piezak, etb.), baina ekipamendu oso garestiak eta erabilera konplexua dutenak dira. Bestalde, hainbat euskal enpresetan aurkitu ditzakegu laser makina industrialak mozketa eta soldadura prozesuetarako, beraz proiektu hau, ohiko ekipamendu hauek, laser bidezko mikrozulaketara moldatzeko helburuarekin garatu da, horrela bere balio erantsia gehitu eta enpresen lehiakortasuna handitu asmoz. Iñaki Arrizubietaren lanak lortutako emaitzek, etorkizun ona aurreikusten dute eta dagoeneko proiektua garapen bidean dago. Proiektu irabazlea Eskolako Ingeniaritza Mekanika Saileko tailerrean egin da.

Prestaketa espezializatuan 15 urte

Makina Erreminta eta Fabrikazio Teknologietarako Gelak duela 15 urtetik, prestaketa espezializatua eskaintzen die Euskadiko sare industrialean berebiziko garrantzia estrategikoa duen sektorean sakondu nahi duten ikasleei. Urtero garatzen diren B+G+i proiektuen jarduerak ahalbidetzeaz gain, Euskadin tradizio handia duen sektore industrial baten baitan unibertsitate-zentro teknologiko-enpresa ardatza sendotzea bilatzen du ekimen berrien eragile moduan. Urtero, Gela honetan, azken ikasturtean dauden ikasleek, prestaketa teorikoa eta 180 ordutako prestaketa praktikoa jasotzen dute. Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak laguntzen du eta AFM Makina-Erreminta Fabrikatzaile Elkartearen babesa du.

Fabrikazio Ingeniaritzako Espainiar Elkartea (SIF), duela bederatzi urte sortu zen arlo honetan ikerkuntza eta prestakuntza sustatzeko helburuarekin. Bere alorreko jarduera ezberdinetan kolaboratzen du espainiar, europar eta iberoamerikar herrialdeetan. Bere parte hartzea bereziki garrantzitsua da R2-TAF (https://www.ehu.eus/r2taf/) Fabrikazio Aurreratuen Teknologien sare teknologikoan eta bere ordezkaritza du, Manufuture Espainiako Plataforma Teknologikoko Batzorde Iraunkorrean (http://www.manufuture.es/)