Bizkaiko Campusa

Ekitaldiak

dateStartAll: 2014/03/04, 11:0

province:

Bilbon egingo diren graduondoko bi azokatara joango da UPV/EHU

Noiz eta non

2014/03/04, 11:00

Irudia

Deskribapena

Asteartean, martxoaren 4an, Euskalduna Jauregiak (Abandoibarra, 4. Bilbo) eta asteazkenean, martxoaren 5ean, Ercilla Hotelak (Ercilla kalea, 37. Bilbo) Salón de Posgrados & Idiomas 2014 eta FIEP'2014, Feria Internacional de Estudios de Postgrado azokak hartuko ditu, hurrenez huren.

Unibertsitate eta negozio eskola desberdinek, hala nola, UPV/EHUk, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, Universidad Autónoma de Madrid-ek, UC Berkeley-k, ESADE-k, IE-k (Instituto de Empresa) edo ESIC Business & Marketing School-ek, besteak beste, datorren ikasturteko, 2014-15, graduondoko eskaintzak azalduko dituzte.

Halaber, Salón de Posgrados & Idiomas 2014 azokan programa berritzaileenak eta master aitzindarienak aurkezteaz gain, GOAZ-en (Guía de orientación de la A a la Z) stand-a ere egongo da, zeinetan master bat egiteko 100 beka jarriko diren bildutakoentzako eskuragarri. Atzerriko hainbat hizkuntza ikastegi ere hurbilduko dira azokara, ikasleen beharrizanei erantzuteko ikastaroak erakusteko.

Bestalde, FIEP'2014, Feria Internacional de Estudios de Postgrado bertaratutako ikasleei, ebsteak beste, zein programa edo master moldatzen zaien hobeto, zeintzuk diren bekak lortzeko aukerak, lanbide irteerak, enpresekin dauden hitzarmenak… azalduko zaizkie.

Informazio gehiago:

www.salondelaformacion.com

www.fiep.es/fiepbilbao.htm