Bizkaiko Campusa

Ekitaldiak

Komunikazioko Ikerketaren Elkartearen (AE-IC) Nazioarteko IV. Biltzarra Bilbon (Kongresua )

Noiz eta non

2014/01/21, 18:00

Deskribapena

Komunikazio Eremuak goiburupean, 400 ikertzaile bilduko dira UPV/EHUk antolatutako topaketan

Urtarrilaren 21ean, asteartean, arratsaldeko 18:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra,3. Bilbo) Komunikazioko Ikerketaren Espainiako Elkartearen (AE-IC) Nazioarteko IV. Biltzarra hasiko da. Biltzarraren goiburua Komunikazio Eremuak izango da. Urtarrilaren 24ra, ostirala arte, Espainiako, Europako eta Amerikako komunikazioaren arloko 400 ikertzaile eta akademiko bilduko dira Bilbon. Gaëtan Tremblay l'Université du Québec à Montréal Kanadako Unibertsitateko irakasleak inaugurazio-hitzaldia emango du, Komunikazio zerbitzu publikoek jakintzaren gizarteetan duten tokia izenburua duena.

Hasierako ekitaldian honako hauek hartuko dute parte:

  • Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea
  • Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua
  • Ibon Areso Bilboko Udaleko alkateordea
  • Mikel de Moragas AE-ICko presidentea
  • Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusia
  • Simón Peña Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa

Biltzarrean Elkarteak nabarmenduko du emakumeek komunikazioko ikerketan duten garrantzia. Horretarako, Generoa, komunikazioa eta emakumeek garatutako ikerketa izeneko gunea erreserbatu dute, bertan Sonia Livingstonek (London School of Economics-ko Department of Media and Comunications) eta Rosa Mª Alfarok (Limako Komunikazio Zientzien Fakultatea) parte hartuko dutela; biak erreferentziako ikertzaileak dira, eta omenaldia egingo zaie urtarrilaren 24an, ostiralean.