Bizkaiko Campusa

Ekitaldiak

Odol emaileen autobusa Bizkaiko Campusean izango da aste honetan

Noiz eta non

2019/04/15, 9:15

Kokapena

Mikel Laboa plaza
Sarriena - 48940 Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Bizkaiko odol emaileen elkarteak bere autobusa UPV/EHUra ekarriz helburu bikoitza lortu nahi du: alde batetik, odola ematearen garrantziaz ohartarazi eta bestetik, ohiko odol emailearen profila gaztetu, egun 46 urtekoa baita.

50 kilotik gora pisatzen duen eta 18 eta 65 urte bitarteko edozein pertsonak eman dezake odola. Emakumeek hiru bider urtean egin dezakete eta gizonezkoek, aldiz, lau bider.

Odol emaileen autobusa Leioa-Erandio eremuan izango da apirilaren 15, 16 eta 17an Mikel Laboa plazan.