Informazio Bulegoa

Larrako Etxea logoa

 

 

 

 

 

 

 

Zer egin dezakegu?

Honako tramite hauek egin ditzakezu Larrako Etxea informazio bulegoan:

Tramitea Oharrak Adi! Informazio osagarria

Informazio orokorra

UPV/EHUri buruzko edozein kontsulta egin ahal diguzu; gure eskumenekoa ez bada, beste norbait ekarriko dizugu laguntzeko.

Kontsultatu, Larrako Etxera etorri aurretik, jende aurreko ordutegia, Larrako etxeko ordutegia. Kontsulta egin ahal duzu telefonoz (94 601 7120) zein posta elektronikoaz (vicer-bi@ehu.eus). Beranduen, 24 orduren epearen barruan erantzuten dugu.

Larrako etxearen informazio orokorra

Erregistro Orokorra

Unibertsitatearen Erregistro Orokor gisa, mota guztietako dokumentazioa izapide dezakezu edozein unibertsitate organotarako.

Gainera, jarraian zehazten diren prozedura espezifikoen dokumentazioa aurkez dezakezu:

  • Doktorego tesiak, horretarako aurkeztu behar den dokumentazio guztiarekin.
  • UPV/EHUko Kontratazio eta Erosketa Zerbitzuaren Bulegoaren prozedurekin eta prozedura irekiekin lotutako eskaintzak eta proposamenak.
  • Eusko Jaurlaritzaren Zientzia Politikako Zuzendaritzarekin sinatutako lankidetza hitzarmenean jasota dauden deialdien dokumentazioa.

Joan aurretik, kontsulta ezazu esteka honetan erregistro orokorraren ordutegia.

Ahal duzula, ez etorri azken eguneko azken orduan; horrela, ez duzu luze zain egon beharko.

Dokumentuak Erregistro Orokorrean aurkezteko inprimaki orokorra (doc, 24 Kb)

Bizkaiko campuseko ostatu zerbitzua

OSTATU Zerbitzua

Kontsultagai dituzu Bizkaiko campusean izan ditzakezun ostatu mota ezberdinak.

Informazioa lortu ahal duzu Bizkaiko campusean eskura diren pisu eta gelei buruz. Informazio hori eskuratu ahal izateko, OSTATU zerbitzura sartu behar da, norberaren erabiltzailea eta pasahitza adierazita.

Erabiltzaile eta pasahitz hauek:

  • Unibertsitateko kide direnentzat LDAPrenak dira.
  • LDAP gakorik ez duten pertsonek ERREGISTROA egin behar dute OSTATU zerbitzuaren estekan. Automatikoki, sistemak sortzen ditu erabiltzailea eta pasahitza, aldi baterakoak, informazio hau eskuratu ahal izateko.

Kontsulta ahal dituzu: Egoitzak, ikastetxe nagusiak eta bestelako ostatuak.

Arreta pertsonalizatua behar baduzu, hartu aurretiko hitzordua hitzordu eta kontsultetarako formularioan.

Kontsulta egin ahal duzu telefonoz (94 601 7143) zein posta elektronikoaz (ostatu-bi@ehu.eus)

Bizkaiko campuseko ostatu zerbitzua

Jabeek alokairuan jarri ahal dute pisua edo logelak (Ikusi baldintzak OSTATU zerbitzuaren estekan, jabeen atalean)   OSTATU zerbitzua
Unibertsitaterako garraioa Unibertsitate garraioari buruzko informazioa

Interesekorik aurkitzen ez baduzu, egin kontsulta zeure ikastegian. Batzuetan, puntu zehatz batera joan nahi dutenek linea bereziak kontratatzen dituzte, ibilbide zehatz batekin.

 

Plan zaharreko unibertsitate titulua jaso (Gipuzkoako eta Arabako campusean ikasi duten Bizkaiko ikasleak)

Bizkaia bizi eta lizentziatura, gradu edo masterreko ikasketak Gipuzkoako edo Arabako campusetan ikasi dutenek eskatu ahal dute titulua Larrako etxera lekualdatzea. Tramite hau egiteko, harremanetan jarri  behar dute beren ikastegiko idazkaritzarekin.

Interesatua da unibertsitate titulua jaso behar duena, aldez aurretik norbera identifikatzeko dokumentua (NAN, gidatzeko txartela eta beste) edo, bere ordez, berak nahi duena, nahitaez botere notariala duela.

Informazio gehiago BOEn

Berezko tituluak jaso Berezko tituluetako ikasleek titulua jaso ahal dute Larrako etxean, non bizi den kontutan hartu gabe. Leioan, tituluen unitatean, ikasgelategia II eraikinean, tituluaren egiazko kopiak egin ditzakete, dohainik. Horretarako, jatorrizko titulua eraman behar da.
Hautazko kredituak aintzat hartzeari buruzko informazioa, oro har

Graduko ikasketetan kredituak aitortzea.

Hautazko kredituen aitortzeko tramitazio osoa online egiten da.

Larrako etxean kontsultatu ahal duzu gai honen inguruan sor dakizukeen edozein zalantza eta, ahal dugun neurrian, laguntzen ahaleginduko gara.

 

Hautazko kredituak lortzeko informazioa

Informazioa eskatu ahal duzu kirol zerbitzuaren inguruko tramiteei buruz. Kontsultatu Kirol zerbitzuaren webgunean

Kirol zerbitzuaren webgunea

Kirol kredituak eskatzeko inprimakia

Bilbo Kirolak txartela eskatu edo berritzea, Bilboko kiroldegietarako

Nahitaez online tramitatu behar da, atzerritarrak izan ezik.

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan kirol zerbitzuarekin edo Larrako etxeko informazio bulegoarekin.

 

Kirol txartelaren alta eta berritzea

Atzerriko ikasleen txartelak egiteko prozedura:

  1. Atzerriko ikasleak Bilbo Kirolak – atzerritarren eskaria bete eta gero bi-kirolak@ehu.eus helbide elektronikora bidaltzen du posta elektronikoaz
  2. Kirol zerbitzuak zigilaturik itzuliko dio eskaria atzerriko ikasleari.
  3. Biharamunean, atzerriko ikasleak Bilbo Kirolak erakundeko kiroldegi batera eramango du zigilatutako eskaria eta bertan emango diote txartela (argazkia webcam bidez). Txartel honekin, ordainketa egingo du makinetan (urteko ordainketa + txartela = 60,90 + 2,10 = 63 €), egiteko diren ordainketen atalean.
Atzerriko ikasleen eskaria egiteko inprimakia

BILBO KIROLAK-ATZERRITARREN ESKARIA (pdf, 67 Kb)

Sarbidea

Hemen, UPV/EHUn edozein modalitatetatik sartzeko izapide guztiak egin ahal ditzakezu.

Sarbideak:

  • Batxilergokoentzako sarrera proba.
  • Goi Mailako Heziketa Zikloak.
  • 25 eta 45 urtetatik gorakoentzako sarrera proba.
  • Lan esperientzia duten 40 urtetatik gorakoak.
  • Atzerrian egindako ikasketak dituzten ikasleak.
  • Unibertsitateko tituludunak.

Kontsultatu jende aurreko ordutegia, Larrako Etxera etorri aurretik. Larrako etxeko ordutegia.

Kontsulta egin ahal duzu telefonoz (94 601 5555) zein posta elektronikoaz (acceso@ehu.eus).

Sarbideen webgunea

Bekak

Beken Bulegoak graduko eta master ofizialetako ikasleen beka eskariak kudeatzen ditu.

Eusko Jaurlaritzak eta Hezkuntza Ministerioak eskatzaileek bete beharreko baldintzak ezartzen dituzte.

Kontsultatu jende aurreko ordutegia, Larrako Etxera etorri aurretik. Larrako etxeko ordutegia.

Kontsulta egin ahal duzu telefonoz (94 601 5818) zein posta elektronikoaz (becas@ehu.eus).

Beken webgunea

Matrikulak eta tasak

Kontsultarik baduzu matrikula edo tasei buruz, bete ahal duzu harremanetarako formularioa.

Harremanetan jarri ahal zara matrikula eta tasen zerbitzuarekin 94 601 5811 telefonoan edo ggoie.gradutasak@ehu.eus helbide elektronikoan.

Harremanetarako formularioa
IAZ (Ikasleentzako Argibide Zerbitzua) Zerbitzu honek unibertsitate aurreko ikasleentzako nahiz unibertsitateko ikasleentzako orientazio jarduerak antolatzen eta egiten ditu.

Bilboko IAZren ordutegia

Komeni da zerbitzuarekin harremanetan jartzea eta, hortaz, ditzakezun zalantzak argitzeko. Telefonoa: 94 601 7121; helbide elektronikoa: sou@ehu.eus
IAZ (Ikasleentzako Argibide Zerbitzua)