EHUorkestra sinfonikoa

UPV/EHUren helburuetako bat da kultura sustatzea, hala erakunde barruan nola erakundetik kanpo. Ildo horretan, errektorego taldeak unibertsitatearen orkestra sinfonikoa eratzea pentsatu zuen 2016ko ekainean, beste unibertsitate batzuk egin duten bezala.

Gure unibertsitateko edozein kidek har dezakete parte, baina EHUorkestra sinfonikoa irekita dago, baita, unibertsitatekoak ez direnei, proiektu horretan parte hartzea nahi duten guztiei.

Eskaria egiteko bete formularioa.

Entseguak ostegunetan izaten dira, 17:00etatik 20:00etara, Leioa-Erandio eremuko Areto Nagusian.

Parte hartu geure orkestran!

Hurrengo proiektuak

COVID-19 birusak sortutako egoera dela eta, EHUOrkestra Sinfonikoaren datorren maiatzerako programatutako kontzertuak eten egingo dira, beste abisu bat eman arte.
2020ko maiatzaren 16a: EHUorkestraren eta UPV/EHUko Abesbatzaren kontzertua Bilboko katedralean. EZEZTATUA 
2020ko maiatzaren 17a: EHUorkestraren eta UPV/EHUko Abesbatzaren kontzertua Arantzazuko Santutegian (Oñati).  EZEZTATUA