Zenbatekoak itzultzeko eta kontuak deuseztatzeko deialdia, 2017/2018 eta 2018/2019 ikasturteak

Prozedura bat ezarri da 2019-12-31n gure unibertsitatean ikasketak amaitu dituzten eta, beraz, UPV/EHUrekin loturarik ez duten ikasleen kontuak deuseztatzeko eta zenbatekoak itzultzeko.

Bi eurotik gorako saldoa duten kontuek eskubidea izango dute saldoa itzultzea eskatzeko; horretarako, deialdi bat ireki da 2020ko otsailaren 1etik 15era bitartean.

Bi eurotik beherako saldoa dutenek 2020ko otsailaren 29ra arte gasta dezakete.

Baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiei jakinaraziko zaie, posta elektronikoz, unibertsitateko posta kontuan, eta egoeraren eta itzulketa eskatzeko jarraibideen berri emango zaie.

2020ko martxoaren 1ean ezabatu egingo ditugu UPV/EHUrekin 2019-12-31n loturarik ez duten pertsonen SarePrint kontu guztiak.

Zalantzarik izanez gero, gurekin jar zaitezkete harremanetan e-maila honen bidez: sareprint.info@ehu.eus

Epez kanpo!

Informazioa bidaltzeko epea: 2020/02/15-ra arte