Zenbatekoak itzultzeko eta kontuak deuseztatzeko deialdia, 2020/2021 ikasturtea

Prozedura bat ezarri da 2021-12-31n gure unibertsitatean ikasketak amaitu dituzten eta, beraz, UPV/EHUrekin loturarik ez duten ikasleen kontuak deuseztatzeko eta zenbatekoak itzultzeko.

Bi eurotik gorako saldoa duten kontuek eskubidea izango dute saldoa itzultzea eskatzeko; horretarako, deialdi bat ireki da 2022ko otsailaren 8tik21ra bitartean.

Bi eurotik beherako saldoa dutenek 2022eko otsailaren28ra arte gasta dezakete.

Baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiei jakinaraziko zaie, posta elektronikoz, unibertsiteko posta kontuan, eta egoeraren eta itzulketa eskatzeko jarraibideen berri emango zaie.

2022eko martxoaren 2an ezabatu egingo ditugu UPV/EHUrekin 2021-12-31n loturarik ez duten pertsonen SarePrint kontu guztiak.

Zalantzarik izanez gero, gurekin jar zaitezkete harremanetan e-maila honen bidez: sareprint.info@ehu.eus

Informazioa bidaltzeko azken eguna: 2022/02/21-ra arte
Pdf dokumentu bakar batean, NANa bi aldeetatik eta banku-kontuaren titulartasun-ziurtagiria erantsi beharko dira.

Epez kanpo!
Informazioa bidaltzeko epea: 2022/02/08-(e)tik 2022/02/21-(e)ra