Breadcrumb

Vacunacion-Osakidetza

Ezohiko txertaketa-kanpaina, meningokoko A, C, W eta Y gaixotasunaren aurka

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak ACWY meningokokoaren aurkako ezohiko txertaketa-kanpainari ekin diote. Kanpaina hori 2001 eta 2007 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta dago. Osakidetzako Uribe ESIak laguntza eskatu dio Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari (UPV/EHU), Bizkaiko Campuseko Leioa/Erandio Eremuko zentroetan ikasten ari diren eta 2001. eta 2002. urteetan jaio diren gazteen txertaketa errazteko.

Txertaketa Unibertsitateko Zerbitzu Medikoaren instalazioetan egingo da, Bibliotekako beheko solairuan, 08: 00etatik 15: 00etara, martxoko goiz guztietan. Txertaketa errazteko eta arintzeko, 2001ean eta 2002an jaiotako ikasleen kopurua dela eta, honako egutegi hau ezarri da ikastetxeen arabera. Hala ere, ikastetxeari esleitutako datan joan ezin den ikasleak ere txertoa jasoko du joan daitekeen egunean.

IKASTETXEA MARTXOAN TXERTOA JARTZEKO EGUNAK
Zientzia eta Teknologia F. 2/3/18/24
Gizarte eta Komunikazio Zientzien F. 4/5/16/30
Medikuntza eta Erizaintza F. 9/10/25/26
Arte Ederren F. 6/12/23
Zuzenbide F. – Bizkaia  11/20
Lan Harreman eta Gizarte Langintza F. 13/27
Bilboko Hezkuntza F.  17/31