XSLaren edukia
Gene Espresioa eta Kontrol Metabolikoa
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Titulazioa
- Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua
- Ikasturtea
- 2018/19
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 45 | 67.5 |
Laborategiko p. | 12 | 18 |
Ordenagailuko p. | 3 | 4.5 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
- Metabolismoa erregulatzeko sistema ezberdinak ezagutzea
-Informazio genetikoaren oinarriak diren makromolekulen egitura eta metabolismoa ezagutzea.
- Informazio genetikoaren espresioaren eta zelulen egoera metabolikoen arteko erlazioa ulertzea, eta, bide batez, ulertzea honek organismoaren egoera eta behar nutrizionalaren gain nola eragiten duen.
- Giza organismoaren ehun eta organu bakoitzaren funtzio metabolikoa ezagutzea eta nola egokitzen den egoera nutrizional ezberdinetara asmatzen jakitea.
- Material genetikoaren eta bere espresioaren emaitzen analisia egiteko gaitasuna izatea eta analisietan lortutako emaitzak interpretatzeko gai izatea.
- Metabolismoaren erregulazio, kontrol eta integrazioari buruzko edozein gaiari buruzko informazioa bilatzeko, kritikatzeko eta era egokian azaltzekogaitasuna izatea.
- Elikagaien osagaiek, espresio genikoaren aldaketen bitartez, metabolismoa nola kontrola dezaketen ulertzea.
- Elikadurak prozesu metabolikoak kontrolatzeko dituen mekanismoak, espresio genikoaren aldaketen bitartez
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
SARRERA.
1. Irakasgairen aurkezpena eta plangintza. Bibliografia. Sarrera
AZIDO NUKLEIKOEN ETA PROTEINEN METABOLISMOA.
2. AZIDO NUKLEIKOEN EGITURA ETA KONFORMAZIOA. Azido nukleikoen egitura primarioa. DNAren helize bikoitza. DNAren superbiribilketa. Nukleosomak. Kromatina. Giza Genomaren antolaketa.
3. AMINOAZIDOEN ETA NUKLEOTIDOEN METABOLISMOA. Síntesia eta degradazioa.
4. DNA-REN ERREPLIKAZIOA. Definizioa. Erreplikazioaren ezaugarriak. DNA polimerasak: motak, ezaugarriak eta funtzioak. Erreplikazioaren beste entzimak eta proteinak. Erreplikazioaren etapak. Erreplikazioa zelula eukariotoetan.
5. RNA-REN EGITURA ETA FUNTZIOAK. RNA motak eta bere funtzioak.
6. TRANSKRIPZIOA. Definizioa. Geneen egitura. RNA polimerasa. Gune promotoreak. Transkripzioaren etapak.
7. RNA-REN HELTZEA. Transkripto primarioa. mRNAren aldaketak. Intronen ezabaketa. rRNAren eta tRNAren aldaketak.
8. ITZULPENA I. Kode genetikoaren definizioa. Ezaugarriak. tRNAen ezaugarriak. Aminoazidoen aktibazioa
9. PROTEINEN SINTESIA II. Etapak. Kate polipeptidikoen tolestamendua eta heltzea.
10. PROTEINEN HELTZEA, HELBURUA ETA DEGRADAZIOA. Itzulpena osteko aldaketak. Proteinen helburua. Proteinen Degradazioa: Ubikitinaren funtzioa. Proteosomak.
11. MUTAZIOA vs POLIMORFISMOAK.DNA-REN KONPONKETA. DNAn gerta daitezken aldaketak. Mutazioa eragin dezaketen faktoreak. DNAren konponketarako mekanismoak. Polimorfismo fisiologikoak. Polimorfismo eta mutazio patologikoak.
ESPRESIO GENETIKOAREN ERREGULAZIOA.
12. GENE ESPRESIOAREN ERREGULAZIOA. Kontzeptu orokorrak. Transkripzioaren hasieraren erregulazioa. Transkripzio faktoreak.Transkripziorako unitatea bakterioetan: operona.
13. KONTROL GENIKOA EUKAROITOETAN. Eukariotoen sustatzaileak eta areagotzaileak. . Erregulazio epigenetikoa.Geneen isiltzea. RNA Erregulatzaileak
KONTROL METABOLIKOA
14. ERREGULAZIO METABOLIKOA: SARRERA. Metabolismoa erregulatzeko mekanismoak eta mailak.
15. EHUN ETA ORGANOEN ESPEZIALIZAZIO METABOLIKOA. Odola. Gibela. Giharra. Ehun adiposoa. Burmuina. Giltzurruna.
16. METABOLISMOAREN ERREGULAZIO HORMONALA. Metabolismoa erregulatzen duten hormona motak. Epe laburreko erregulazioa. Hartzaile hormonalak. Mezulari sekundarioak. Epe luzeko erregulazioa. Espresio genikoaren erregulazioa hormonala. Hormona esteroide eta tiroideak.
17. METABOLISMO ENERGETIKOAREN EGOKITZEAK. Eguneroko zikloak. Estresa.
NUTRIGENOMIKA
18. NUTRIGENOMIKAREN OINARRIAK. Definizioa. Nutrigenomika eta Nutrigenetika kontzeptuak. Helburuak.
19. NUTRIZIO-FAKTOREAK ETA ESPRESIO GENIKOAREN KONTROLA: Gene-nutriente interakzioak
20. NUTRIGENOMIKAREN APLIKAZIOAK. Aurrerapausuak. Osasun Publikoa. Gaixotasunen araberako aplikazioak. Elikagaien Industriaren araberako aplikazioak. Aspektu legalak.
PROGRAMA PRAKTIKOA
Laborategi praktikak:
1.- Ehunetatik DNA erauztea, purifikatzea eta kuantifikatzea.
2.- STR polimorfismoen analisia polimerasaren kate-erreakzioa (PCR) dela medio.
3.- Laktato deshidrogenasaren isozimen analisia
Ordenagailu praktikak:
- Nutrigenomikaren aplikazioak.
MetodologiaToggle Navigation
Eduki teorikoa klase magistralen bitartez irakatsiko da. Klase hauetan irakasleak galderak eta ariketak proposatuko ditu eta ikasleek emandako epearen barruan erantzun beharko dituzte.
Laborategi praktikako hiru saio izango dira. Lau ordu bakoitzeko.
Laborategi praktikak amaituta, praktiketako azterketa egingo da: 1 ordu.
Ordenagailu praktiketako saio bat egingo da. Amaitutakoan galdetegi bat bete eta entragatu beharko da.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
AZTERKETA TEORIKO FINALA
Test moduko azterketa.Azalpen klasetan ikasitako gaiei buruzko galderak.
Gainditzeko gutxienez galderen %60 ondo erantzun beharko dira. Ez dira puntu negatiborik kontatzen. Azken notaren %55 balio izango du.
Erantzun laburretako azterketa. Nota finaleran %15.
Azterketa teorikoa gainditzeko bi azterketak gainditu behar dira.
PRAKTIKETAKO EBALUAZIOA
Laborategiko praktikak egitea derrigorrezkoa izango da.
Proposatutako hiru saio praktikoak egiteko gaitasuna eta laborategian azaldutako jarrera: azken notaren gehi/ken %5
Praktikak egiten ez badira, gaitasun hau frogatzeko laborategiko azterketa egin beharko da.
Azterketa praktikoa. Test modukoa (10 galdera): azken notaren %10.
Ordenagailu praktiketako galdetegia:azken notaren %5
GALDERAK ETA ARIKETAK IKASGELAN ETA IKASGELATIK KANPO
Irakasleak ikasturtean zehar jarduera eta galdetegiak proposatuko ditu, batzuk ikasgelan bertan egiteko, besteak ikasgelatik kanpo, batzuk banakakoak besteak taldean jorratzeko.Jarduera eta galdetegi hauen asmoa gaiak ulertzen eta ikasten laguntzea da.
Jardueratan parte hartzeak eta galdetegiak betetzeak: notaren %10
Irakasgaia gainditzeko azterketa teorikoa eta praktikoa gainditu behar dira.
Bietako bat ez bada gainditzen, gainditutakoaren nota gordeko da ikasturte baten deialdietan. Ez da inoiz azterketa baten nota gordeko hurrengo ikasturterako.
Ikasleak lauhilabeteko 9.astea baino lehen eskatzen badu, azken proba baten bitartez lortu ahal izango du notaren %100. Proba honek alde teorikoa eta praktikoa izango du eta ebaluazio jarraituakoa baino luzeagoa eta osoagoa izango da. Edozelan ere, laborategiko praktikak egitea derrigorrezkoa izango da ikasle hauentzat. Praktikak ez badira egiten, azken probak laborategi azterketa izango du barne.
Ebaluazio normalaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Praktiketarako ohiko segurtasun materiala: mantala eta betaurrekoak.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- Fryan, K.N.Metabolismoaren Erregulazioa Giza Organismoa. UPV/EHU 2015
- Frayn, K.N. Metabolic Regulation. A Human Perspective. 3th edition. Blackwell Publishing. Oxford, 2010.
- Lehninger, Nelson eta Cox, Biokimikako Oinarriak 2.edizioa. UPV/EHU. 2008.
- Devlin,T.M.Bioquímica. Libro de texto con aplicaciones clínicas.4ª edición. Editorial Reverté. Barcelona, 2004.
- Herraez, A. Biología Molecular e Ingeniería Genétia. Conceptos, Técnicas y Aplicaciones en Ciencias de la Salud. Elsevier Ed. Barcelona, 2012
- Gil Hernandez, A. Tratado de Nutrición. Tomo I: Bases fisiológicas y bioquímicas de la Nutrición. (2.edición) 2010 Editorial Médica Panamericana.
Gehiago sakontzeko bibliografia
- Lehninger, A.L.; Nelson, D.L. y Cox, M.M. Principios de Bioquímica. 5ªy 6ª edición. Ediciones Omega. Madrid. http://www.worthpublishers.com/lehninger/
- Voet, D.; Voet, J.G. y Pratt, C.W. Fundamentos de Bioquímica. La vida a nivel molecular. 2ª edición. Editorial Médica Panamericana. Madrid, 2007. http://www.medicapanamericana.com/voet.
- Lozano, J.A.; Galindo, J.D.; Garcia-Borrón, J.C.; Martínez-Liarte, J.H.; Peñafiel, R. y Solano, F. Bioquímica y Biología Molecular para las ciencias de la salud. 3ª edición. Editorial MacGraw-Hill Interamericana. Madrid, 2005. http://www.mcgraw-hill.es
- Mataix J. (2009) Nutrición y Alimentación Humana. 2ª Ed. Ergon, Madrid.
- Ordovas JM, Carmena R. Nutrigenética y nutrigenómica. En: Revista Humanitas. Humanidades médicas, monografía nº 9, 2004. ISSN 1696-0327.
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- ROCANDIO PABLO, ANA MARIA
- RUIZ DE GORDOA ARRONIZ, JUAN CARLOS ALFONSO
- VIRTO LECUONA, MARIA DOLORES
- CHURRUCA ORTEGA, ITZIAR
- RUIZ DE GORDOA ARRONIZ, JUAN CARLOS ALFONSO
- VIRTO LECUONA, MARIA DOLORES
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 11:00-12:00 | 11:00-12:00 | 11:00-12:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
3-3 | 15:00-19:00 | 15:00-19:00 | 15:00-19:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA
- Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA
- Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA
01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
14-14 | 11:00-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-7 | 09:00-10:00 | ||||
1-13 | 09:00-10:00 | 09:00-10:00 | |||
8-9 | 12:00-13:00 | ||||
10-13 | 09:00-10:00 | ||||
14-15 | 09:00-10:00 | 09:00-10:00 | 09:00-10:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-2 | 15:00-19:00 | 15:00-19:00 | 15:00-19:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA
- Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA
- Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA
31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-2 | 15:00-19:00 | 15:00-19:00 | |||
3-3 | 15:00-19:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA
- Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA
- Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
13-13 | 15:00-18:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
14-14 | 11:30-14:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA