XSLaren edukia

Gene Espresioa eta Kontrol Metabolikoa

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua
Ikasturtea
2021/22
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Laborategiko p.1218
Ordenagailuko p.34.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

- Metabolismoa erregulatzeko sistema ezberdinak ezagutzea

-Informazio genetikoaren oinarriak diren makromolekulen egitura eta metabolismoa ezagutzea.

- Informazio genetikoaren espresioaren eta zelulen egoera metabolikoen arteko erlazioa ulertzea, eta, bide batez, ulertzea honek organismoaren egoera eta behar nutrizionalaren gain nola eragiten duen.

- Giza organismoaren ehun eta organu bakoitzaren funtzio metabolikoa ezagutzea eta nola egokitzen den egoera nutrizional ezberdinetara asmatzen jakitea.

- Material genetikoaren eta bere espresioaren emaitzen analisia egiteko gaitasuna izatea eta analisietan lortutako emaitzak interpretatzeko gai izatea.

- Metabolismoaren erregulazio, kontrol eta integrazioari buruzko edozein gaiari buruzko informazioa bilatzeko, kritikatzeko eta era egokian azaltzekogaitasuna izatea.

- Elikagaien osagaiek, espresio genikoaren aldaketen bitartez, metabolismoa nola kontrola dezaketen ulertzea.

- Elikadurak prozesu metabolikoak kontrolatzeko dituen mekanismoak, espresio genikoaren aldaketen bitartez

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

SARRERA.

1. Irakasgairen aurkezpena eta plangintza. Bibliografia. Sarrera



AZIDO NUKLEIKOEN ETA PROTEINEN METABOLISMOA.

2. AZIDO NUKLEIKOEN EGITURA ETA KONFORMAZIOA. Azido nukleikoen egitura primarioa. DNAren helize bikoitza. DNAren superbiribilketa. Nukleosomak. Kromatina. Giza Genomaren antolaketa.

3. AMINOAZIDOEN ETA NUKLEOTIDOEN METABOLISMOA. Síntesia eta degradazioa.

4. DNA-REN ERREPLIKAZIOA. Definizioa. Erreplikazioaren ezaugarriak. DNA polimerasak: motak, ezaugarriak eta funtzioak. Erreplikazioaren beste entzimak eta proteinak. Erreplikazioaren etapak. Erreplikazioa zelula eukariotoetan.

5. RNA-REN EGITURA ETA FUNTZIOAK. RNA motak eta bere funtzioak.

6. TRANSKRIPZIOA. Definizioa. Geneen egitura. RNA polimerasa. Gune promotoreak. Transkripzioaren etapak.

7. RNA-REN HELTZEA. Transkripto primarioa. mRNAren aldaketak. Intronen ezabaketa. rRNAren eta tRNAren aldaketak.

8. ITZULPENA I. Kode genetikoaren definizioa. Ezaugarriak. tRNAen ezaugarriak. Aminoazidoen aktibazioa

9. PROTEINEN SINTESIA II. Etapak. Kate polipeptidikoen tolestamendua eta heltzea.

10. PROTEINEN HELTZEA, HELBURUA ETA DEGRADAZIOA. Itzulpena osteko aldaketak. Proteinen helburua. Proteinen Degradazioa: Ubikitinaren funtzioa. Proteosomak.

11. MUTAZIOA vs POLIMORFISMOAK.DNA-REN KONPONKETA. DNAn gerta daitezken aldaketak. Mutazioa eragin dezaketen faktoreak. DNAren konponketarako mekanismoak. Polimorfismo fisiologikoak. Polimorfismo eta mutazio patologikoak.



ESPRESIO GENETIKOAREN ERREGULAZIOA.

12. GENE ESPRESIOAREN ERREGULAZIOA. Kontzeptu orokorrak. Transkripzioaren hasieraren erregulazioa. Transkripzio faktoreak.Transkripziorako unitatea bakterioetan: operona.

13. KONTROL GENIKOA EUKAROITOETAN. Eukariotoen sustatzaileak eta areagotzaileak. . Erregulazio epigenetikoa.Geneen isiltzea. RNA Erregulatzaileak



KONTROL METABOLIKOA

14. ERREGULAZIO METABOLIKOA: SARRERA. Metabolismoa erregulatzeko mekanismoak eta mailak.

15. EHUN ETA ORGANOEN ESPEZIALIZAZIO METABOLIKOA. Odola. Gibela. Giharra. Ehun adiposoa. Burmuina. Giltzurruna.

16. METABOLISMOAREN ERREGULAZIO HORMONALA. Metabolismoa erregulatzen duten hormona motak. Epe laburreko erregulazioa. Hartzaile hormonalak. Mezulari sekundarioak. Epe luzeko erregulazioa. Espresio genikoaren erregulazioa hormonala. Hormona esteroide eta tiroideak.

17. METABOLISMO ENERGETIKOAREN EGOKITZEAK. Eguneroko zikloak. Estresa.



NUTRIGENOMIKA

18. NUTRIGENOMIKAREN OINARRIAK. Definizioa. Nutrigenomika eta Nutrigenetika kontzeptuak. Helburuak.

19. NUTRIZIO-FAKTOREAK ETA ESPRESIO GENIKOAREN KONTROLA: Gene-nutriente interakzioak

20. NUTRIGENOMIKAREN APLIKAZIOAK. Aurrerapausuak. Osasun Publikoa. Gaixotasunen araberako aplikazioak. Elikagaien Industriaren araberako aplikazioak. Aspektu legalak.





PROGRAMA PRAKTIKOA

Laborategi praktikak:

1.- Ehunetatik DNA erauztea, purifikatzea eta kuantifikatzea.

2.- STR polimorfismoen analisia polimerasaren kate-erreakzioa (PCR) dela medio.

3.- Laktato deshidrogenasaren isozimen analisia



Ordenagailu praktikak:

- Nutrigenomikaren aplikazioak.

MetodologiaToggle Navigation

Eduki teorikoa klase magistralen bitartez irakatsiko da.

Klase hauetan irakasleak galderak eta ariketak proposatuko ditu eta ikasleek emandako epearen barruan erantzun beharko dituzte.

Laborategi praktikako hiru saio izango dira. Lau ordu bakoitzeko.

Laborategi praktikak amaituta, praktiketako azterketa egingo da: 1 ordu.

Ordenagailu praktiketako saio bat egingo da. Amaitutakoan txosten bat entregatu beharko da.



COVID-19aren pandemiak eragindako egoera soziosanitarioa dela eta saioak ezin badira modu presentzialean garatu on-line modalitatean burutuko dira UPV/EHUk eskaintzen dituen baliabide eta plataforma digitalak baliatuz. Saioak modu sinkronoan burutuko dira ezarritako eskola egutegiak errespetatuz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

AZTERKETA TEORIKO FINALA

Test moduko azterketa.Azalpen klasetan ikasitako gaiei buruzko galderak.

Gainditzeko gutxienez galderen %60 ondo erantzun beharko dira. Ez dira puntu negatiborik kontatzen. Azken notaren %50 balio izango du.

Erantzun laburretako azterketa. Nota finaleran %10.

Azterketa teorikoa gainditzeko bi azterketak gainditu behar dira.



PRAKTIKETAKO EBALUAZIOA

Laborategiko praktikak egitea derrigorrezkoa izango da.

Proposatutako hiru saio praktikoak egiteko gaitasuna eta laborategian azaldutako jarrera: azken notaren gehi/ken %5

Praktikak egiten ez badira, gaitasun hau frogatzeko laborategiko azterketa egin beharko da.

Azterketa praktikoa. Test modukoa (10 galdera): azken notaren %10.

Ordenagailu praktikak egin ondoren txosten bat entregatu beharko da: azken notaren %10



GALDERAK ETA ARIKETAK IKASGELAN ETA IKASGELATIK KANPO

Irakasleak ikasturtean zehar jarduera eta galdetegiak proposatuko ditu, batzuk ikasgelan bertan egiteko, besteak ikasgelatik kanpo, batzuk banakakoak besteak taldean jorratzeko.Jarduera eta galdetegi hauen asmoa gaiak ulertzen eta ikasten laguntzea da.

Jardueratan parte hartzeak eta galdetegiak betetzeak: notaren %15



Irakasgaia gainditzeko azterketa teorikoa eta praktiketakoa gainditu behar dira.

Bietako bat ez bada gainditzen, gainditutakoaren nota gordeko da ikasturte baten deialdietan. Ez da inoiz azterketa baten nota gordeko hurrengo ikasturterako.



Ikasleak lauhilabeteko 9.astea baino lehen eskatzen badu, azken proba baten bitartez lortu ahal izango du notaren %100. Proba honek alde teorikoa eta praktikoa izango du eta ebaluazio jarraituakoa baino luzeagoa eta osoagoa izango da. Edozelan ere, laborategiko praktikak egitea derrigorrezkoa izango da ikasle hauentzat. Praktikak ez badira egiten, azken probak laborategi azterketa izango du barne.



Ebaluazio normalaren zein azken ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek nahikoa izango dute azterketara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin.



COVID-19aren pandemiak eragindako egoera soziosanitarioa dela eta ebaluazio frogak ezin badira modu presentzialean garatu on-line modalitatean burutuko dira UPV/EHUk eskaintzen dituen baliabide eta plataforma digitalak baliatuz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Praktiketarako ohiko segurtasun materiala: mantala eta betaurrekoak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Fryan, K.N.Metabolismoaren Erregulazioa Giza Organismoa. UPV/EHU 2015

- Frayn, K.N. Metabolic Regulation. A Human Perspective. 3th edition. Blackwell Publishing. Oxford, 2010.

- Lehninger, Nelson eta Cox, Biokimikako Oinarriak 2.edizioa. UPV/EHU. 2008.

- Devlin,T.M.Bioquímica. Libro de texto con aplicaciones clínicas.4ª edición. Editorial Reverté. Barcelona, 2004.

- Herraez, A. Biología Molecular e Ingeniería Genétia. Conceptos, Técnicas y Aplicaciones en Ciencias de la Salud. Elsevier Ed. Barcelona, 2012

- Gil Hernandez, A. Tratado de Nutrición. Tomo I: Bases fisiológicas y bioquímicas de la Nutrición. (2.edición) 2010 Editorial Médica Panamericana.





Gehiago sakontzeko bibliografia

- Lehninger, A.L.; Nelson, D.L. y Cox, M.M. Principios de Bioquímica. 5ªy 6ª edición. Ediciones Omega. Madrid. http://www.worthpublishers.com/lehninger/
- Voet, D.; Voet, J.G. y Pratt, C.W. Fundamentos de Bioquímica. La vida a nivel molecular. 2ª edición. Editorial Médica Panamericana. Madrid, 2007. http://www.medicapanamericana.com/voet.
- Lozano, J.A.; Galindo, J.D.; Garcia-Borrón, J.C.; Martínez-Liarte, J.H.; Peñafiel, R. y Solano, F. Bioquímica y Biología Molecular para las ciencias de la salud. 3ª edición. Editorial MacGraw-Hill Interamericana. Madrid, 2005. http://www.mcgraw-hill.es
- Mataix J. (2009) Nutrición y Alimentación Humana. 2ª Ed. Ergon, Madrid.
- Ordovas JM, Carmena R. Nutrigenética y nutrigenómica. En: Revista Humanitas. Humanidades médicas, monografía nº 9, 2004. ISSN 1696-0327.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • OLASAGASTI ARSUAGA, FELIX
  • OSINALDE MORALEJA, NEREA
  • VIRTO LECUONA, MARIA DOLORES

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

10:30-11:30

2-16

10:30-11:30

10:30-11:30

10:30-11:30

5-8

11:30-12:30

9-9

12:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

15:00-19:00

15:00-19:00

09:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
15-15

10:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-8

09:30-10:30

2-14

09:30-10:30

09:30-10:30

4-8

09:30-10:30

9-9

09:30-10:30

9-10

09:30-10:30

11-14

09:30-10:30

15-16

09:30-10:30

09:30-10:30

09:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.6 - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

08:30-12:30

8-8

15:00-19:00

15:00-19:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Laboratorio Bio química - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
15-15

15:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
15-15

15:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA