XSLaren edukia

Biodibertsitatea

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (desagertzear, 2022-2023tik aurrera)
Ikasturtea
2020/21
Maila
2
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6394.5
Laborategiko p.1319.5
Landa p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

GAITASUN TRANSBERTSALAK:



1. Idatziz komunikatzen, hizkuntza akademiko eta zientifiko zuzenak erabiliz.

2. Taldeka lan egiten.



IRAKASGAIAREN GAITASUNAK ETA IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK



GAITASUNA: Biodibertsitate hitzak biltzen dituen arlo guztiak bereganatzea, gaur egungo bere garrantzia ulertzea eta haren bilakaeran eragin duten arrazoi eta prozesu ebolutiboak jakitea.



IKASKUNTZA EMAITZAK



Biodibertsitatea gene, espezie eta ekosistema mailan ulertzea, estimatzea eta interpretatzea.



GAITASUNA: Gure inguruko animalia eta landare dibertsitatearen ikuspegi orokorra izatea eta dibertsitate hori interpretatzen jakitea.



IKASKUNTZA EMAITZAK



Iberiar Penintsulako ingurumenaren ikuspuntutik bereizgarrienak eta erakusgarrienak diren espezieak ezagutu.

Espezieen eta Landare formazioen banaketa eragiten duten faktoreak identifikatu eta interpretatu.

Arteztarauko habitatak ezagutzeko baliabideak behar den bezala erabili.



GAITASUNA: Dibertsitate mikrobianoaren oinarriak ezagutzea eta prozesu mikrobianoek biosferan duten garrantzia aintzat hartzea; baita mikroorganismoek ingurumena hobetzeko duten ahalmena ulertzea ere.



IKASKUNTZA EMAITZAK



Mikroorganismoen antolakuntza morfologikoa eta funtzionala bereiztu.

Materiaren zikloan mikrobioen parte hartzea identifikatu.

Mikroorganismoen elkarteak eta euren ingurumen interakzioak antzeman.

Mikroorganismoak ingurumenean ikasteko metodo eta teknikei buruzko oinarrizko ezagumendua eskuratu.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

I BLOKEA (1,5 ordu)

Bloke honen helburua Biodibertsitatea gene, espezie eta ekosistema mailan ulertzea, estimatzea eta interpretatzea.



1. gaia: BIODIBERTSITATE KONTZEPTUA



II BLOKEA (20 ordu)

Biogeografiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea eta erabiltzen jakitea. Ingurumenaren ikuspuntutik, paisaiak eratzen nagusi diren Iberiar Penintsulako landare-espezieak ezagutzea eta eskualde bateko landare biodibertsitatea eta bere banaketa interpretatzen jakitea. 92/43/CEE Arteztarauko habitatak ezagutzeko baliabideak behar den bezala erabiltzea.



2. gaia. IBERIAR PENINTSULAKO FLORA. HAINBAT FAMILIAREN XEHETASUNAK:

FAGACEAE, BETULACEAE, ROSACEAE, FABACEAE, LAMIACEAE, ERICACEAE, OLEACEAE, CAPRIFOLIACEAE FAMILIAK.



3. gaia. IBERIAR PENINTSULAKO BIOGEOGRAFIA. ENDEMISMOAK ETA BIODIBERTSITATEAREN PUNTU BEROAK. PARAMETRO BIOKLIMATIKOAK. SAILKAPEN BIOGEOGRAFIKO DESBERDINEN SARRERA. LANDARE KOMUNITATEAK. METODO FITOSOZIOLOGIKOA.



4. gaia. IBERIAR PENINTSULAKO LANDAREDIA: BASOAK ETA SASTRAKADIAK. MOTAK ETA ESPEZIE BEREIZGARRIAK. 92/43/CEE ARTEZTARAUA, HABITATAK IDENTIFIKATZEKO TRESNAK.



III BLOKEA ( 5,5 ordu)

Biodibertsitatearen galera eragin duten prozesu ebolutiboak eta gaur egungoak ulertzea.



5. gaia. EBOLUZIO- ETA ESPEZIAZIO-MODELOAK. BIODIBERTSITATEA KUANTIFIKATZEN.

6. gaia. BIODIBERTSITATEAREN KRISIA.

7. gaia. KONTSERBAZIOAREN BIOLOGIARI APLIKATUTAKO OINARRI GENETIKOAK.



IV BLOKEA (15 ordu)

Iberiar Penintsulako ingurugiroaren ikuspuntutik interes gehien duten ornodun espezieak ezagutzea eta eskualde bateko animalien dibertsitatea eta bere banaketa interpretatzen jakitea.



8. gaia. IBERIAR PENINTSULAKO FAUNA. ARRAIN, ANFIBIO, NARRASTI, HEGAZTI ETA UGAZTUN ESPEZIE ADIERAZGARRIAK.



V BLOKEA ( 21 ordu)

Mikroorganismoen dibertsitate fisiologikoa eta ingurumenean duten garrantzia identifikatzea.



9. gaia. INGURUMEN MIKROBIOLOGIA. SARRERA

10. gaia. MIKROBIO-DIBERTSITATEA. Mikroorganismo prokariotoak, eukariotoak eta azelularrak

11. gaia. BAKTERIOEN FISIOLOGIA, METABOLISMOA ETA GENETIKA. Nutrizioa eta hazkuntza. Bioenergetika eta maila trofikometabolikoak. Mutazioa eta material genetikoaren transferentzia.

12. gaia. MIKROBIO-EKOLOGIA. MIKROORGANISMOAK NATURAN. Mikroorganismoen antolaketa naturan. Biofilmak. Mikrobio-inguruneak. Ziklo biogeokimikoak. Elkarrekintzak.

13. gaia. EKOLOGIA KUANTITATIBOA. IKASKETA-METODOAK. Ingurugiroko laginen bilketa eta prozesaketa mikrobio-komunitateen ikasketan.

14. gaia. MIKROBIO-EKOLOGIAREN IKUSPEGI BIOTEKNOLOGIKOAK. Lurzoruen kudeaketa, hondakinen tratamendua, metalen eta energiaren berreskuratzea, izurrien kontrola, genetikoki eraldatutako mikroorganismoak



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hainbat irakas-metodo erabiltzen dira:



Eskola magistraletan irakasleak gaiaren edukia eta kontzeptuak azalduko ditu beren-beregi prestatutako irudiak erabilita eta ikasleen parte hartzea sustatzeko eta edukiak errazago bereganatzeko; azalpenak ariketa praktikoekin osatuko dira.



Laborategi praktikak irakasgaiaren edukia sakonago aztertzeko eta errazago ulertu eta bereganatzeko ezinbestekoak izango dira. Baita irakasgaia osatzen duten hiru arloetan erabilgarriak diren tresna eta tekniken erabileran ezagutza eta abilezia eurenganatzeko ere.

Landa irteerak ezinbestekoak dira espezieak ezagutzeko erabilgarriak diren ezaugarriak eta alderdiak lantzeko eta baita ikasleak espezieen identifikazioan trebatzeko ere.



Aurrez aurreko eskolak bakarka edo taldean egin beharreko lanekin osatuko dira. Landare espezieen ezagutza bultzatzeko ikasleek herbario bat egin beharko dute taldeka.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua: azken notaren %35.

Probak (Irakasgaia aprobatzeko 5eko gutxieneko kalifikazioa eduki behar da proba bakoitzean):



Herbarioa aurkeztu (5%).

Animalia espezieak ezagutzeko proba (Visu)(16,5).

Zuhaitz eta zuhaixka espezieak identifikatzeko proba (8,5).

Mikroorganismoak manipulatzeko laborategi-teknikak menderatzen direla erakusteko proba (%10).



Banakako amaierako proba: azken notaren %60.



Hiru ataletan banatutako proba idatzia izango da (zoologia, botanika eta mikrobiologia). Ikasleek idatzizko atal bakoitzean gutxienez 4ko kalifikazioa lortu beharko dute 10etik proba praktiko eta gainontzekoekin batezbestekoak egiteko.



IRAKASGAIAREN AZKEN NOTA: aurreko proba guztien arteko batezbesteko haztatua egingo da. Azaldutako baldintzak beteko balira, eta azken kalifikazioa 5 denean soilik gaindituko da irakasgaia.



Ikasleak edozein ataletako (Botanika, Zoologia edo Mikrobiologia) probaren bat (praktikoa edo teorikoa) gaindituta izango balu (GUTXIENEZ 5eko kalifikazioa) baina irakasgaia ez, gaindituta daukan proba horren nota urte akademiko bereko hurrengo deialdirako gordeko zaio. (EZ DA EZELAKO NOTARIK GORDEKO URTE BATETIK HURRENGORA).





Akats ortografikoek proben nota jeitsi dezaketela eta muturreko kasuetan proba ez gainditzeko arrazoi izan daitezkeela jakinarazten da.



Osasun-baldintzek ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, ebaluazioa modu ez-presentzialean egingo da eskura ditugun baliabideak erabilita. Hala egitera behartuta bageunde, jakin bezain laister informatuko dira ikasleak, eta behar beste zehetasun eskainiko zaie.



UPV/EHUko arautegiaren arabera (ikus I kapitulua, 8.2 artikulua), graduko irakasgaietan egon daitezkeen bi ebaluazio moduak matrikulatutako ikasle guztiontzat hurrengo bi hauek dira: ebaluazio finala eta etengabeko ebaluazioa (mistoa, zeinaren % 30 gutxienez etengabeko ebaluazioa den).



Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Etengabeko ebaluazio sistemari uko egiteko, ikasleak etengabeko ebaluazio sistemari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango, ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Horretarako, ikasleak etengabeko ebaluazioari (edo mistoari) uko egiten diola jasotzen duen Farmazia Fakultateko web orrian, Arautegiaren atalean dagoen eskaera-orria bete eta aurkeztu beharko dio (8.3 artikulua). Uko egiteko eta ebaluaziorako irizpideak Graduko Titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegian jartzen duenaren araberakoak izango dira beti (EHAA, 2017ko martxoaren 13, 50.zb.).



Zehazki, azken ebaluazio horrek zati hauek izango ditu:



1.) Herbarioa bakarka (azken notaren %5)



2.) Animalia eta landare espezieak identifikatzeko proba egitea (azken notaren %25)



3.) Laborategi proba bat egitea, teknika experimentalen aplikazioarekin lotutako irakasgaiaren ikaskuntza-emaitza ebaluatzeko (azten notaren %10)



4.) Azken proba idatzia egitea (azken notaren %60)

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Laborategiko praktiketan bataren erabilera derrigorrezkoa izango da, eta Mikrobiologiako praktiketarako baita beira-errotulatzailea eta pospolo/txiskeroa eramatea ere.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aseguinolaza, C. y otros. 1996. Vegetación de la Comunidad Autónoma del País Vasco. 361 p. Ed. Gobierno Vasco.

Atlas R.M., Bartha R 2002. Ecología Microbiana y Microbiología Ambiental. 4. Ed. Addison Wesley. 2002.

Delibes de Castro, M.. 2008. La naturaleza en peligro. Ediciones Destino.

Frankham, R., Ballou, J.D., y Briscoe, D.A. 2002. Introduction to conservation genetics. Cambridge Univ. Press. UK

Henry, R.J. (ed.). 2006. Plant diversity and evolution: genotypic and phenotypic variation in higher plants. 352 p.. CABI publishing..

Izco, J. y otros (2004). Botánica. 906 p. Ed. MacGraw-Hill-Interamericana. (2. ed.)

Madigan MT y cols. 2004. Brock, Biología de los microorganismos. 10. Ed. Prentice Hall International.

Atlas y libros rojos publicados por la Dirección General de Conservación de la Naturaleza (Varios volúmenes).

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aseguinolaza, C. y otros. 1996. Vegetación de la Comunidad Autónoma del País Vasco. 361 p. Ed. Gobierno Vasco.
Peralta, J., Biurrun, I., García-Mijangos, I., Remón, J.L., Olano, J.M., Lorda, M., Loidi, J. & Campos, J.A. (2013). Manual de hábitats de Navarra. GANASA y Gobierno de Navarra, Departamento de Desarrollo Rural, Medio Ambiente y Administración Local. Servicio de Publicaciones y Proyección de Navarra, 576 pp.
Loidi, J. Biurrun, I., Campos, J.A., García-Mijangos, I. & Herrera, M. (2011). La vegetación de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Leyenda del mapa de series de vegetación a escala 1:50.000. Universidad del País Vasco, UPV/EHU.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • FERNANDEZ ASTORGA, AURORA
  • GOMEZ MOLINER, BENJAMIN JUAN
  • LASCURAIN AYASTUY, NERE AMAIA
  • GARIN ATORRASAGASTI, IGNACIO
  • MARTINEZ BALLESTEROS, ILARGI
  • SARRIONANDIA AREITIO, ESTIBALIZ

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-19

16:30-18:00

16:30-18:00

15:30-16:30

16-20

15:30-16:30

20-21

16:30-18:00

16:30-17:30

21-24

15:00-16:30

22-25

16:30-18:00

16:30-18:00

26-28

16:30-18:00

26-30

16:30-18:00

15:00-16:30

29-30

16:30-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

12:00-14:00

29-29

11:00-13:30

11:00-13:30

11:00-13:00

11:00-13:00

30-30

11:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

09:00-11:00

21-22

09:30-12:30

23-23

09:00-12:00

28-28

09:00-12:00

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-20

16:30-18:00

15:00-16:30

15:00-16:30

21-21

15:00-16:30

21-23

16:30-18:00

21-25

15:00-16:30

22-24

15:30-16:30

24-24

16:30-18:00

25-25

16:30-18:00

15:00-16:30

26-28

16:30-18:00

15:00-16:30

15:00-16:30

29-30

16:30-18:00

15:00-16:30

15:00-16:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

09:30-11:30

27-27

10:00-13:00

10:00-12:30

10:00-12:30

09:30-11:30

29-29

11:00-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

11:30-13:30

27-27

11:30-13:30

29-29

10:00-13:00

10:00-12:30

10:00-12:30

12:00-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

46 Landa p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

09:00-11:30

21-21

08:30-11:30

23-23

08:30-11:30

25-25

08:30-11:30

28-28

11:30-14:00

Irakasleak

46 Landa p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

11:30-14:00

21-21

11:30-14:30

23-23

11:30-14:30

25-25

11:30-14:30

28-28

09:00-11:30

Irakasleak