XSLaren edukia

Itsas Ekologia

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Biologiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Mintegia46
Laborategiko p.69
Ordenagailuko p.23
Landa p.1218

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

BERARIAZKO KONPETENTZIAK:

• Itsas ingurune eta organismoen berezitasunak eta hauek bereizten dituzten prozesu biotiko eta abiotiko nagusiak ezagutu

• Kostaldeko, ingurune pelagikoko, itsas hondoetako eta beste ingurune berezietako (estuarioak, ingurune polarrak eta abisalak) habitat nagusiak eta bertako komunitateak identifikatzea.

• Ekosistema pelagiko eta bentoniko nagusien eta beraien elkarrekintzen funtzionamendua ulertzea.

• Itsas ekosistemen zerbitzuak ezagutu, bereziki baliabide bizien eskuratze eta kudeaketari dagozkionak.

• Itsasoko ingurune-arazo nagusiak, beraien kausak eta hauek zuzendu edo gutxitzeko neurriak identifikatu eta baloratu.

• Itsasoko ikerketan Ingurune-aldagaiak neurtzeko, organismoak lagintzeko eta datuen tratamendurako trebetasun tekniko eta pertsonala eskuratzea.



ZEHARKAKO KONPETENTZIAK

• Datu-sortetatik garrantzizko informazioa eskuratu, interpretatu eta baliozko ondorioak atera.

• Itsas Ekologiaren berezko hizkuntza zientifiko-teknikoa erabiliz, idatziz zein ahoz, ideiak transmititzea modua argi eta sendoan.

• Banako mailan zein talde-lanean arazoak konpontzen eraginkor izatea.

• Izaera kritikoa eta ezagutzaren dibulgaziorako ahalmenak garatu.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

TEORIA-EGITARAUA

I. Atala. Orokortasunak

1. Itsas Ekologiaren garapena

Konpetentziak. Itsas ingurunearen ikasketa: etapak. Zentroak eta instituzioak. Landa eta laborategi azpiegiturak. Neurketa eta detekzio metodoak: azken aurrerapenak.

2. Itsas ingurunea

Itsas ingurua. Ingurune-ereduak: aldagai fisiko eta kimiko nagusiak. Zirkulazioa. Mareak. Itsas hondoak. Itsas ingurunearen zonazioa.

3. Organismo eta komunitateak

Habitaten araberako itsas biotaren sailkapena. Planktona, nektona eta bentosa: osaera eta azterketarako metodoak. Biodibertsitate globala. Itsas biogeografia.

4. Prozesuak

Ekoizpen primarioa: faktore mugatzaileak. Eredu globalak. Deskonposizio mikrobianoa. Mikroorganismo gakoak. Ekoizpen sekundarioa. Ekoizpen sekundarioaren gidariak. Ekoizpen primario eta sekundarioaren neurketa.

II. Atala. Sistemak

5. Estuarioak

Sailkapena eta motak. Habitat eta komunitateak: zonazioa. Biodibertsitate patroiak. Ekoizpena: baldintzak. Materia fluxuak. Bestelako sistema gazikarak.

6. Padurak, mangladiak eta itsas larreak

Banaketa globala. Padura eta mangladiak: komunitateak, zonazioa eta bazka-sareak. Itsas larreak: komunitateak eta bazka-sareak. Bioeskualdeak eta dibertsitatea.

7. Substratu gogor eta biguneko kostaldeak

kostaldearen ezaugarriak: ingurune-gradienteak. Substratu gogorreko komunitateak: zonazioa eta egitura trofikoa. Kostaldeko sedimentuetako organismoen antolaketa eta funtzioak. Elkarrekintzak komunitate pelagikoekin.

8. Plataforma kontinentaleko ohantzeak

Ingurunearen ezaugarriak. Komunitateen karakterizazioa. Biotaren eginkizun funtzionala. Bazka-sareak. Habitat espezifikoak.

9. Koral arrezifeak

Ezaugarriak eta garrantzia. Banaketa eta garapena. Antzinatasuna eta dibertsitatea. Koralak eta koralezko komunitateak. Ekoizpena eta bazka sareak. Arrezifeen hazkunde eta biohigadura.

10. Ekosistema pelagikoak

Ingurune ezaugarriak. Sailkapena. Aldakortasun espaziala eta denboran zeharrekoa. Planktoneko segida. Erregimen aldaketak. Transferentzia trofikoa. Ekoizpen primario eta arrantza arteko lotura.

11. Ozeano sakona

Ingurune ezaugarriak. Bazka sarrera. Itsaso sakoneko organismoak. Haize hidrotermalak eta ozeano sakoneko irlak

12. Eskualde polarrak

Artiko eta Antartikoaren arteko aldeak. Bizitza izotzean. Izotz-itsasoaren ertzak. Bentos-plankton arteko akoplamendua. Endemismoa eta erraldoitasuna ur polarretan. Hegaztiak eta ugaztunak

III. Atala. Giza jarduerak

13. Baliabideen ustiaketa

Motak. Arrantza: espezieak. Arrantza metodoak: eragin kaltegarriak. Arrantza stock-aren ebaluazioa. Kudeaketa prozesua. Akuikultura: espezieak, hazkuntza sistemak eta inpaktua. Bioteknologiaren zeregina.

14. Ingurumen-inpaktua

Asalduren paper ekologikoa. Itsas kutsadura: motak eta eraginak. Klima aldaketa. Faktoreen arteko elkarrekintzak. Inpaktu ebaluazioa.

15. Kontserbazio eta errestaurazioa

Itsas ekosistemen balioa. Kontserbazioaren ekonomia. Kontserbaziorako politika eta legeria. Kontserbazioa neurriak. Itsas ekosistemen errestaurazioa.



PRAKTIKEN PROGRAMA



I. Landa praktikak

1. Marearteko habitaten deskribapena eta komunitateen laginketa

Itsasbeheran, marearteko habitaten ezaugarri fisiko eta biotikoen behaketa. Heterogeneotasun espaziala zehaztea eta komunitateen laginketa estratifikatua egitea

2. Kostaldeko ekosistemen habitat eta komunitateak eta giza eragina

Kostaldeko sistema batetik ibilbidea, habitatak, komunitateak eta giza jarduerak identifikatzen, eta kontserbazio egoera eta giza eragina baloratzen.



II. Laborategi praktikak

1. Fitoplankton laginen analisi taxonomiko

Fitoplankton komunitatearen espezieak identifikatu Mikroskopio optikoan.

2. Zooplankton laginen analisi taxonomiko

Alikuotak lortzea. Estereomikroskopioarekin behaketa. Gidekin identifikazioa eta Bogorov plaketan kontaketa.

3. Marearteko komunitate bentikoen analisi taxonomiko.

Estereomikroskopioarekin behaketa. Gidekin identifikazioa



III. Ordenagailu praktika

1. Itsasoko eta itsasadarreko inguruneetan aldagaien erlazioaren analisia.

Sasoi eta habitat ezberdinetan ur zutabean neurtutako aldagai abiotiko eta biotikoen aldaketa bertikalak irudikatu.



MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honen irakaskuntza metodologian barne daude:

• Eskola magistralak:

Ikasgaiaren eduki teorikoen transmisioa bilatzen da gaien ahozko aurkezpenaren eta ikusi-entzutezko bitartekoen bidez. Aldi berean, ikasleekin elkarrekintza lantzen da planteatutako galdera eta eztabaiden bitartez

• Mintegiak

Helburuak ikasleentzako: (1) Itsas Ekologiako gaur egungo gaiak prestatzea, (2) aurkeztea eta (3) gai horiei buruz galderak erantzutea

• Landa Praktikak

Helburuak ikasleentzako: (1) Behaketa eta habitat/komunitateak identifikatzeko gaitasunak garatzea (2) Laginketa estratifikatuak egitea (3) Giza jarduerak identifikatu eta eragina ebaluatzeko gaitasunak garatzea

• Laborategi praktikak

Helburuak ikasleentzako: (1) Mikroskopio erabiltzea itsas organismoak analizatzeko (2) Organismo planktonikoak eta bentikoak identifikatzeko gidak erabiltzea (3) Fitoplankton, zooplankton eta marearteko komunitateen organismo nagusiak ezagutzea

• Ordenagailu praktikak

Helburuak ikasleentzako: (1)) datu tratamenduan eta irudikapenean trebatzea baliabide informatikoak erabiliz eta (2) ondorio baliodunak lortzeko emaitzak miatzeko eta interpretatzeko gaitasunak garatzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazio Sistema:



1. Ebaluazio jarraitua

Lauhilabetekoa bukatzean, ezarritako datan, azken notaren %70 balioko duen idatzizko azterketa egingo da, erantzun anitzeko test galderak, galdera labur eta eskemen interpretazioz osatuta. Bestalde, azken notaren %25 balioko duen praktiken inguruko idatzizko lana aurkeztuko da. Azkenik, notaren %5 balio duen mintegietako gai baten ahozko aurkezpena ebaluatuko da.

Praktiketako lanaren nota baliagarri izan dadin, azterketa teorikoa gainditzea (gutxienez 5 10etik) beharrezko izango da.

Praktikak gainditzeko praktika saioetan parte hartzea eta idatzizko azterketaren data baino lehenago praktiken txostena entregatzea bete beharrekoak dira.

Praktikak gainditu gabe geratuko dira landa, laborategi edo mintegi saioetan justifikazio barik parte ez hartzeagatik, ikasturte hasieran ezarritako epean praktiken txostena ez aukezteagatik edo praktiken txostenean gutxienezko nota (5 10tik) ez lortzeagatik. Praktikak gainditzen ez diren kasuan, praktiken txostena berriz aurkeztu ahal izango da ezohiko deialdian.

Erantzunen zuzentasuna, zehaztasuna eta planteamenduen koherentzia baloratuko dira. Praktiken txostenaren kasuan gainera, bere egokitzapena zientzia-estandarretara baloratuko da ere.

Ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiteko eta ebaluazio finala hautatzeko idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari 9 asteko epean ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.



2. Ebaluazio finala

Ebaluazio finala aukeratzen duten ikasleek, programaren eduki teoriko eta praktikoen inguruko idatzizko azterketa egingo dute. Erantzun anitzeko test galderak, galdera laburrak, eskemen interpretazio eta ariketa praktikoak izango dituzte. Teoriari dagokion atala azken notaren %70 izango da eta praktikei eta aurkezpenei dagokien atala %30.

Praktiketako atalari dagokion nota baliagarri izan dadin, teoriari dagokion atala gainditzea (gutxienez 5 10etik) beharrezko izango da.



3. Ebaluazio probetan bete beharreko arautegia

Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.



4. Deialdiari uko egitea

Azkeneko zein etengabeko ebaluazioaren kasuan, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Praktiketako gidak eta irakasleak ematen duen material guztia.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Baretta-Bekker, H. J. G., Duursma, E. K. & Kuipers, B. R. 1998. Encyclopedia of Marine Sciences. Springer.

Castro, P & Huber, M. 2012. Marine Biology. McGraw-Hill.

Kaiser et al., 2011. Marine Ecology: processes, systems and impacts. Oxford University Press.

Lalli, C.M. & Parsons, T.R. 2000. Biological oceanography: an introduction. Butterworth- Heinemann.

Levinton, J.S. 2009. Marine biology. Function, biodiversity, ecology. Oxford University Press.

Nybakken, J.W. & Bertness, M.D. 2005. Marine biology: an ecological approach. Benjamin Cummings.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Borja, A. & Collins M. 2004. Oceanography and Marine Environment of the Basque Country. Elsevier.
Carter, R.W.G. 1988. Coastal Environments. An Introduction to the Physical, Ecologcal and Cultural Systems of Coastlines. Academic Press.
Longhurst, A. 1998. Ecological Geography of the Sea. Academic Press.
McLusky, D. S. & Elliott, M. 2006. The Estuarine Ecosystem. Ecology, Threats and Management. Oxford University Press.
Stenseth, N. Ch., Ottersen, G., Hurrell, J. W. & Belgrano, A. 2004. Marine Ecosystems and Climate Variations. Oxford University Press.
Trujillo, A. P. & Thurman, H. V. 2014. Essentials of Oceanography. Prentice Hall.
Rallo, A. & Orive, E. 2004. El litoral marino de Bizkaia. Bizkaiko itsasaldea. Instituto de Estudios Territoriales. Diputación Foral de Bizkaia.

Aldizkariak

Botanica Marina
Journal of Experimental Marine Biology and Ecology
Journal of Marine Pollution
Journal of Marine Systems
Journal of Plankton Research
Journal of Sea Research
Limnology and Oceanography
Marine Ecology Progress Series

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ELOSEGI IRURTIA, ARTURO
  • IRIARTE GABICAGOGEASCOA, MARIA ARANZAZU
  • VILLATE GUINEA, LUIS FERNANDO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30

09:30-10:30

4-4

09:30-10:30

6-10

09:30-10:30

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
14-14

15:00-19:00

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

15:00-17:00

15:00-17:00

8-8

15:00-17:00

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

17:00-19:00

17:00-19:00

8-8

17:00-19:00

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

15:00-17:00

01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

09:30-11:30

12:00-14:00

10-10

08:30-11:30

12:00-18:00

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-4

12:00-13:00

1-15

09:30-10:30

09:30-10:30

6-7

12:00-13:00

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
14-14

15:00-19:00

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

15:00-17:00

17:00-19:00

8-8

15:00-17:00

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

15:00-17:00

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

09:30-11:30

12:00-14:00

10-10

08:30-11:30

12:00-18:00