"Démêler les Lumières: regards croisés sur le XVIIIe siècle" I. Nazioarteko jardunaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2026/10/05 Noiz arte: 2026/10/06
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
“Démêler les Lumières: regards croisés sur le XVIIIe siècle” I. Nazioarteko jardunaldia 2026ko urriaren 5ean eta 6an egingo da Micaela Portilla Ikerketa Zentroan. Jardunaldiak XVIII. mendearen eta, bereziki, Ilustrazioaren konplexutasunaren inguruko diziplinarteko topagune eta hausnarketarako espazioa proposatzen du. Espainiar estatuko nahiz nazioarteko unibertsitate eta ikerketa-eremuetako adituak bilduko dira, ikuspegi literario, historiko, filosofiko eta kulturaletatik, Argien Mendearen alderdi anitzak eta Europako kulturaren funtsezko garai hau zeharkatzen duten tentsioak aztertzeko. Sarrera librea eta doakoa izango da, aretoa bete arte. Ez da aldez aurretik izena eman behar.
Ikuspegi plural eta konparatista baten bidez, topaketak tradizio, egile eta aztergai desberdinak elkarrizketan jartzea du helburu, literaturaren, pentsamenduaren, gizartearen, artearen eta kulturaren arteko harremanei arreta berezia eskainiz. Horrela, kongresuak XVIII. mendearen ulermen zabalago eta ñabartuagoa sustatu nahi du, ikertzaileen arteko trukea bultzatuz eta euskal nahiz nazioarteko unibertsitate-eremuan garai honen inguruan garatutako ikerketaren balioa azpimarratuz.
Hizlari aipagarriak
Antonio Altarriba: Eleberrigilea, saiakeragilea, kritikaria eta komiki-gidoilari ospetsua. Literaturan eta narrazio grafikoan aditua, hitzaren eta irudiaren arteko harremanei eta komikiaren historiari buruzko ikerketa-ibilbide oparoa garatu du. Besteak beste, ‘El arte de volar’ lanaren egilea da, Kim marrazkilariarekin elkarlanean egin zuen eta 2010eko Komikiaren Sari Nazionala jaso zuen. Horrez gain, ‘El ala rota’, ‘Yo, asesino’ etaEl cielo en la cabeza’ lanak ere argitaratu ditu. Bere ibilbidea hainbat sari nazional eta nazioartekorekin aitortu dute, eta 2025ean Frantziako Kultura Ministerioak Chevalier de l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuen.
Jordi Luengo: Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitateko Filologia eta Itzulpen Saileko katedraduna. Castellóko Jaume I Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean doktorea, bietan aparteko doktorego saria jasoa, bere ikerketa-lanak kultura- eta gizarte-historia garaikidean, genero-ikasketetan eta Espainiaren eta Frantziaren arteko harremanetan zentratzen dira. Bere ikerketa-ildo nagusien artean nabarmentzen dira bohemia, gizarteratze-espazioak, aisialdi kosmopolita eta emakume modernoaren irudikapena. Hainbat ikerketa-sari jaso ditu, eta CNEAIk aitortutako hiru ikerketa-seiurteko ditu.