euskaraespañol

Redes sociales campusa

"Eduardo maisua"ri omenaldi hunkigarria

Zoologia eta Biologia Zelularreko Sailak Eduardo Angulo irakasle-ikertzailea oroitzeko ekitaldia antolatu du

Lehenengo argitaratze data: 2025/06/06

Eduardo Anguloren omenaldian
Eduardo Anguloren omenaldian | Argazkia: EHU.

Espainiako Biologia Zelularreko Elkarteko ohorezko kidea izateaz gain, beste gauza askoren artean erreferente akademiko eta ikertzailea, Eduardo Angulo tipo maitagarria zen, 20 urte baino gehiago irakaskuntzan, ikerketan eta unibertsitateko kudeaketan buru-belarri aritu ondoren, ezagutzeko ohorea izan zuten guztiengan oroitzapen xarmagarria utzi zuena. Hori egiaztatu ahal izan dugu gaur EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean egindako omenaldian. Lankideek eta lagunek aukera izan dute hura oroitzeko, testigantza sentiturekin.

Ekitaldia hasi dute, Miren Pilare Cajaravillek, Zoologia eta Biologia Zelularreko Saileko irakasleak eta Fernando Plazaolak, Zentroko dekanoak. Horiek ere hitz hunkigarriak eskaini dizkiote. "Egiten utzi zigun, gurekin egon zen eta gure lorpenez harro agertu zen" adierazi du Mirenek. "Ezagutu eta maite izanaz harro, landatu zituen haziek fruituak eman dituzte" gaineratu du hunkituta, egun batean bere tesia zuzendu zuenarentzat. Dekanoak, bere aldetik, eskerrak eman dizkio Fakultateari egindako ekarpen guztiengatik, eta bere "zientzia dibulgazioak kritikoa izan behar du..." hitzak gogora ekarri ditu.

Bestalde, Ionan Marigomezek, Zoologia eta Animalien Zelulen Biologia Saileko irakasleak, zorrozki baina batez ere adeitsu azaldu du Eduardoren ibilbide akademiko luzea, bi hamarkada baino gehiagokoa. Eduardo maixuak hainbeste aldiz errepikatu zuen "Denbora luzez elkar ulertzera behartuta gaude" esaldiarekin, gogoratu du maitasunez Ionanek, "dibulgatzaile handia, irakasle eta lankide paregabea" izan zela aipatuz.

«Bere izenean, Fakultateko laborategi batean, plaka bat jartzeak Eduardo Angulo gogoratuko du betiko»

Ondoren, Jesus Moyarekin hasi eta Manu Sotoren esker oneko hitzekin amaitu du testigantza-errondak, bera hobekien ezagutzen zuten 11 lagunek eskainia. Carmen Risueñok, Kepa Altonagak, JuanCarlos Iturrondobeitiak edo Almudena Cachok hartu dute parte, beste batzuen artean.

Manu Sotok maitekiro gogoratu du gehien gustatzen zitzaiona: bere Athletic maitea. "WhatsAppak eta sare sozialak existitzen ez ziren garai batean, tesia Galesen prestatzen ari nintzela, astelehenero faxez bidaltzen zidan Athleticen azken partiduaren kronika". "Hunkigarria zen" gehitu du Manuk.

Bilbotarra muineraino, kontatzen du Manu Sotok nola Lexicon bilbaino kontsultatzea gogoko zuen, eta nola gustatzen zitzaion komentatzea han aurkitzen zituen bitxikeriak. Hortik bere "txirene", hitz gogokoenetako bat, atera zuen, Eduardo Angulo bezalako pertsona bat erabat definitzen zuena. "Txirene": pertsona burutsu, barregarri, txantxazale eta xelebre baten hitza. "Bilbotar gehien bezala, harro sentitzen zen Bilbokoa izateaz, bertako jendeaz, txokoez  eta ohiturez" esan du Lagunak. Hala ere, Kepa Altonaga lankideak bere hitzaldiaren ondoren nostalgikoki esan duen bezala “pena handiz... momentu horiek guztiak denboran galduko dira… malkoak euritan bezala”.

Ekitaldi zirraragarria amaitzeko, plaka bat jarri da bere izenean, Zentroko laborategi batean, irakasle, diszipulo eta lagunen artean. Honek  Eduardo Angulok merezi duen bezala gogoratuko du.


Honen harira