euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

‘EHU Palestinarekin’ elkartasun astea

Unibertsitateak bere azpiegiturak jarri ditu Palestinako selekzioaren esku eta gurean egongo dira egunotan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2025/11/12

Euskal Herriko Unibertsitateak bere konpromiso soziala eta herriarekin duen lotura berresten ditu “EHU Palestinarekin” ekimenaren bidez, Palestinako herriari elkartasuna eta babesa adierazteko aste berezian. Unibertsitateak jarduera akademiko, kultural eta solidarioak antolatu ditu azaroaren 12tik 15era, helburu argi batekin: bakea, elkartasuna eta giza duintasuna aldarrikatzea.

“Akademia eta futbola ekimen solidario batean bat eginik: Euskal selekzioaren eta Palestinaren arteko futbol partidarekin. Ez da ohikoa, baina kausak merezi du, eta guztiz bat egiten du Euskal Herriko unibertsitatearen izaera eta konpromiso sozialarekin eta kulturarekin. Indartu egin beharra dugula, hain justu, Euskal Herriko garapen soziokulturalean eta gobernantzan EHUk betetzen duen rola, eta horretarako ere ezinbesteko zaigu lurralde-erronketan eta baloreetan oinarritutako kooperazio-eta elkarlan-espazioak irekitzea”, azpimarratu dut Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak. 

Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko futbol partida dela eta, EHUk bere azpiegiturak jarri ditu Palestinako selekzioaren eskura; egunotan gure artean izango dira, Bilboko Unamuno Ikastetxe Nagusian

Zentzu horretan, errektoreak eskerrak eman dizkie EHUko ikasleei, beren eskuzabaltasunagatik eta jokalari palestinarrei beren gelak utziz erakutsi duten elkartasunagatik. “Uste dugu gure unibertsitateak praktikatzen eta islatzen dituen baloreen erakusle direla eta hori aitortu egin behar zaie”, azpimarratu du.

Iker Goñi, Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak, EHUren eskuzabaltasuna nabarmendu du, eta azpimarratu duenez, Euskal Selekzioak lagun gehien bilduko dituen partida izango da, 50.000 ikusle inguru elkartuko baitira San Mamesen

Aste honen baitan, ekitaldi hauek nabarmenduko dira EHUn:

Azaroak 12 (12:00) – Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoa

Hitzaldia: “Life in a Palestinian university and biomedical applications of native wild plants”

Hizlaria: Ghadeer Omar doktorea, Nabluseko An-Najah National Universityko Zientzien Fakultateko dekanoa.

Palestinako zientziaren eta ikerketaren egoerari buruzko hitzaldia eskainiko du, zailtasunen erdian ezagutza eta ikerketa nola hazten diren erakutsiz.

Azaroak 13 (12:00) – Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoa

Kontzertua: Sol Band Gaza, Gazan sortutako musika taldea, itxaropenaren eta erresistentziaren ikur bihurtua. Musikaren bidez, okupazioaren eta blokeoaren aurrean bizitzari eta kulturari eusten diote.

Azaroak 14 (17:00) – Miribilla, Luis de Castresana kalea 2

Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 52. promozioaren graduazio ekitaldia,

hitzaldi nagusia: Ghadeer Omar doktorearen eskutik, Nabluseko An-Najah National Universityko Zientzien Fakultateko dekanoa.

Azaroak 15 (19:00). BIlboko Ingeniaritza Eskolan.

Euskal selekzioaren eta Palestinaren arteko futbol partidara joan aurretik, talde argazkia San Mames eta Bilboko Ingeniaritza Eskolaren arteko eskaileretan.