-
EHUren Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Kimikoa eta Hezkuntza, munduko 200 onenen artean, gaikako Shanghaiko Rankingaren arabera
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
«Paisaiari eusteko komeni da baserriak birgaitzea eta berrerabiltzea»
-
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu du errektoreak EHUren ikasturtearen irekieran
-
EHUk kalera aterako du zientzia oraingoan ere, Ikertzaileen Europako Gauean
‘Hizkuntzaren falazia logikoak’ hitzaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/03/11, 19:15
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Letren Fakultateak ‘Hizkuntzaren falazia logikoak edo argumentu “sinesgarri” batek egia ezkutatzen duenean’ izeneko hitzaldia hartuko du, Xabier Bañuelos Ganuza kazetari eta gizarte komunikazioko aholkulariaren eskutik.
Hizkuntza da gizakiaren komunikazio modurik baliotsuena eta egiazkoena. Hala ere, modu zitalean erabilita, sasiegien eta gezurren iturri izan daiteke. Falazia logikoak dira tresnarik ohikoenetako bat hizkuntzaren bidezko manipulazioak gauzatzeko. Eraikuntzak erretorikoak dira, berez, argumentu sendoekin eraikitakoak, baina, funtsean, okerrak edo faltsuak dira. Horien ezagutzea, identifikatzea eta mozorroa kentzea lagungarria da oso gure pentsamendu kritikoa finkatzen eta norberari ziria sartu edo nahigabe erabil dezaten.
40 urtetako esperientzia profesionalean, Xabier Bañuelosek prentsan, irratian, telebistan eta hedabide digitaletan egin du lan, mota guztietako hedabide eta formatuetan, erreportajearekin hasi eta iritziraino, bitartean informazioa, komunikabideen koordinazioa, prestakuntza edo komunikazioaren kudeaketa landuta. Arlo publikoan zein pribatuan aritu da, baina arreta berezia eskaini dio hirugarren sektoreari. Komunikazioari eta gai sozialei buruzko hainbat ikerketa ditu bere, bai eta hainbat liburu ere.
Sarrera librea izango da, harik eta edukiera bete arte.