euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

‘La cantante calva’ teatro lana Pabiloian

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/02/25, 18:30

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian ‘La cantante calva’ [La cantatrice chauve, Emakume kantari burusoila] teatro lana antzeztuko du Donostiako Teatro Estudio taldeak.

Eugène Ionescoren obra hau, absurdoaren teatroari dagokiona, 1950eko maiatzaren 11n estreinatu zen Théatre des Noctambules-en, Nicolas Batailleren eszenaratzearekin. 1957tik etengabe antzeztu da Théatre de la Huchetten, eta Frantzian gehien antzeztutako obretako bat da.

Antzezlana Donostiako Teatro Estudio konpainiak estreinatu zuen 1986an eta, orain, berriz ere taularatuko dute.

Jarduera hau Antzerki Ikerketarako Unibertsitate Gelak (AUIT) eta Filologia eta Historia Sailak antolatu dute, eta Arabako Campuseko Errektoreordetzak babestu du.

Sarrera librea izango da, harik eta edukiera bete arte.